Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Zentralak Eusko Jaurlaritzari egiteko dauden transferentzien negoziazio-egutegia bidali dio, eta, bertan, espetxe-sistema jaso da, baina ez Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa

2019.eko urtarrilak 22
  • Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean “Xedapen Orokorrak Prestatzeko Prozedurari buruzko Lege Proiektua” aurkeztuko du

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren.

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak  jakinarazi du Espainiako Gobernuak gaur goizean egiteko dauden transferentzien negoziazio-egutegia bidali duela. Sailburuaren azalpenaren arabera, egutegiak negoziazioa 3 bloketan sekuentziatzen du, akordio guztiak hurrengo 12 hileetan ixteko. “Negoziazioa berehala hasiko da”, esan du.

Erkoreka sailburuak esan du espetxe sistema dela eta, badagoela aurten aztertzeko jasota, baina EZ lehenetsita, eta, horrek, halaber, desadostasunak eragiten dituela. “Eusko Jaurlaritzaren iritziz, transferentzia hori premiazkoa da, eta hala jakinarazi diogu Espainiako Gobernuari”, esan du.  Gai hori dela eta, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela ulertzen Espainiako Gobernua Martuteneri eta Zubietako espetxe berriari buruzko erabakiak Eusko Jaurlaritza aintzat hartu gabe hartzen aritzea, eskumenaren titularra baita. “Espainiako Gobernua espetxeen eskumena modu “anomaloan” gauzatzen ari da Euskadin”, esan du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du egutegiak ez duela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa jasotzen. “Puntu honetan, bi gobernuen arteko desadostasuna erabatekoa da; izan ere, dakizuen bezala, transferentzia hau egiteko dago eta gure Gobernu Programan lehentasun gisa dago katalogatuta”, esan du.

XEDAPEN OROKORREN INGURUKO LEGE PROIEKTUA

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Xedapen Orokorrak Prestatzeko Prozedurari buruzko Lege Proiektua onetsi duela; arau berriak Eusko Jaurlaritzak bere lege eta dekretuak prestatzeko bete behar dituen fase eta eskakizun guztiak definitzen, mugatzen eta arautzen ditu.

Sailburuak azaldu duenez, lege honek helburu hirukoitza du: izapideak murriztea eta arauak prestatzeko prozedurak arintzea; genero-ikuspegia aztertzen duten txostenak lehenestea eta araudi-testuetan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea; eta prozedura modernizatzea eta “Gobernamendu Ona”ren eskakizunetara egokitzea. Lege honek emakume eta gizonen arteko berdintasun-politiketan ekarriko duen jauzi kualitatiboa nabarmendu du Gobernuko bozeramaileak. Era berean, modernizazioaren elementu gisa, Erkorekak azpimarratu du legeak herritarrentzat aurretik kontsulta egiteko epea irekitzeko betebeharra jaso duela; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren web-orri ofiziala baliatuko da: euskadi.eus. “Gure helburua da herritarrek sasoiz eman ahal izatea iritzia, baita gai jakin bat arautzea egokia den ala ez esateko ere”, esan du.

Erkorekak esan du aste honetan bertan lege-proiektua Legebiltzarrera bidaliko dela eta, bertan, Legebiltzarreko taldeei xehetasun guztiak emango zaizkiela.

HEZKUNTZA ITUNDUA

Hezkuntza itunduari buruzko negoziazioaren gainean galdetu diotenean, sailburuak esan du gatazka hori lan-arlokoa dela bete-betean, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak egin beharreko bitartekaritza ez dagokiola Hezkuntza Sailari, Lan eta Justizia Sailari baizik, eskaintzen dituen zerbitzuen bidez. “Zerbitzuak eskola itunduaren esparruan lan-baldintzen negoziazioan parte hartzen ari diren eragileen esku daude”, esan du.

 

Gai ordena

Prentsa-Txostena

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urtarrilak 23

    Vistas las 37 transferencias que aparecen en el calendario, algo no cuadra ya que no aparecen dos tan importantes como las Prestaciones por desempleo o el Fondo de Garantía Salarial.

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)