Eu

Josu Erkoreka pozik agertu da “lehenengoz, euskal autogobernuaren historian, transferentzien egutegia dugulako”

2019.eko urtarrilak 23

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari elkarrizketa egin diote, gaur eguerdian, Onda Cero Euskadin.

Onda Ceron transferentziei buruz galdetu diote. Erkorekak nabarmendu du Eusko Jaurlaritza pozik dagoela, autogobernuaren historian lehenengoz jaso delako konpromisoa sinatuta, data zehatzak jaso dituen egutegiarekin eta denbora-esparru batekin. “Borondate oneko keinua da, duela denbora asko eskatzen genbiltzan eskakizunari erantzuten dion konpromisoa eta datu positiboa da”, esan du. Baina nabarmendu du ez dela lehentasunengatik pozten; izan ere, ez datoz bat Eusko Jaurlaritzak ezarritakoekin.

Era berean, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia dela eta, bozeramaileak esan du Gobernu Zentralak ez duela ukatzen Gernikako Estatutuan jaso den Gizarte Segurantzaren kudeaketaren eskumenari buruzko aginduak existitzen ez direnik, baina ez du egutegian sartu nahi eta negoziazio-mahaira eraman. “Puntu horretan ados ez bagaude ere, ez gara muturtuko eta ez diogu beste transferentzia batzuk negoziatzeari uko egingo”, esan du. Hori horrela, sailburuak azaldu du aurrekaririk ez egoteak transferentzia zaildu egiten duela.

Espetxe-sistemaren transferentziaren lehentasuna dela eta, sailburuak esan du Gobernu Zentralak gai horren inguruan zailtasun politikoa dagoela adierazten duela baina Eusko Jaurlaritza ez datorrela horrekin bat. “Zailtasun politikoa eragin beharko luke onetsi zenetik 40 urtera lege bat bete gabe izateak”. Gainera, Erkorekak esan du beste konplexutasun bat ere badagoela; izan ere, Espainiako Gobernua neurri estrategiko batzuk hartzen ari da, Eusko Jaurlaritzarekin kontsultatu gabe, eta eskumen hori anomalki baliatzen ari da. “Lehenago edo geroago egingo den transferentzia baten helburua alde bakarrean ari da aldatzen”, esan du.

Denbora-esparrua dela eta, Erkorekak nabarmendu du dokumentuan aurreikusitakoa betetzen bada, denbora-esparru nahikoa egongo dela legegintzaldian akordioa adostu ahal izateko.

Bestalde, datorren urtarrilaren 29an onetsiko den lege-proiektuari buruz galdetu zaionean, Erkoreka sailburuak azaldu du une honetan ez dagoela akordiorik itxita Legebiltzarreko talde batekin ere. Erkorekak esan duenez, lege-proiektuaren testua nahiko aurreratuta dago, eta datorren astean, Azpiazu sailburua harremanetan izango da Legebiltzarreko talde guztiekin, lege-proiektu hori eztabaidatzeko. “Talde guztiekin berdin, lehentasunik gabe, eta Legebiltzarreko hiru taldeekin eduki berak planteatuko dira”, esan du.

Elkarrizketan eskola itunduaren gatazka ere aztertu da. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berriro ere eman du erantzukizunaren mezua. Hori horrela, Erkorekak esan du langileek grebarako duten eskubidea eta dauzkaten lan-eskubideak errespetatzen dituela, baina kontuan izan behar dituztela familietan eta ikasleetan neurrigabea izan daitekeen neurriak ekar ditzakeen ondorioak. “Tentsiorik egon behar badu, atera dezatela ikasgeletatik, kaltea ez dadila ikasleetan hain nabarmen ezkutatu, horiek baitira kaltetuenak”, esan du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2019.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Elkarrizketa 🎙 @JErkoreka sailburuari elkarrizketa egin diote, gaur eguerdian, @OndaCeroEuskadi'n ➡ https://t.co/DtgQt93Wqn

  • @jerkoreka
    2019.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Entrevista 🎙El sailburu @JErkoreka ha sido entrevistado este mediodía, en @OndaCeroEuskadi ➡ https://t.co/4UEUO7kVXN

    🗣 “Por…

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)