Berriak Hezkuntza

Uriarte sailburuak greba deialdiaren balorazioa egin du

2019-01-21

Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak itunpeko ikastetxeen sareko sindikatuek deitutako grebaren inguruko balorazioa egin du, grebaren laugarren egunean. 

Sailburuak berretsi du familien kezka bere kezka ere badela 8 eguneko greba deialdi honen aurrean, eta deialdi hori erabat proportziorik gabekotzat jo du. Lan baldintzen inguruko akordioa patronalari eta sindikatuei dagokiela azpimarratu du. “Uste dut alde bakoitzak, bere erantzukizunaren baitan, horren alde egin behar duela lan”, azaldu du.

Era berean, Uriartek berriro ere argitu du Eusko Jaurlaritza lanean ari dela hezkuntza sistema osoa hobetzeko neurrietan, baita itunpekorako ere, hala nola, irakasleen birkolokazioak itxitako ikasgelen kasuetarako, edo hezkuntza berezirako hobekuntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)