Eu

Bilera, Alberto Alberdiren, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordearen, eta Jose Domingo Berzunzaren, Campeche Estatuko (Mexico) Garapen Ekonomikorako Idazkariaren , artekoa

2019.eko urtarrilak 24

 

Alberto Alberdi sailburuordeak Euskadiko Zerga Politika eta Plangintza Ekonomikoa azaldu dio José Domingo Berzunza Mexikoko Campeche estatuko Garapen Ekonomikoko idazkariari

 

Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordeak, Ane Etxenausia Tributuen Administrazio zuzendariak eta Jordi Campás Ekonomia eta Plangintza zuzendariak lagunduta, Euskadiko politika fiskalaren eta plangintza ekonomikoaren xehetasunak azaldu dizkio Domingo Berzunza Ekonomiaren Garapen Idazkaria buru den Mexikoko Campeche Estatuko ordezkaritzari. Berzunza bisitan ari da egun hauetan Euskadiko Autonomia Erkidegoan, José Enrique Tadeo Ayala Fuentes Campecheko Produktu eta Zerbitzu Sustapeneko Zuzendari Nagusiak, Hortensia García Mateos Berrikuntza eta Garapen Teknologiko Zuzendariak , Glendy Lilian Escalante López SEDECOko Sustapen eta Irudi Instituzional Unitateko Koordinatzaileak lagunduta eta Misael Lopez Vergara, AMSDEko zuzendari nagusia.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak