Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Añanako Gatza Harana, birgaitze prozesuan

2011.eko martxoak 07

2009. urtean Ur Agentziaren eta Añanako Gatz Harana Fundazioak sinatu zuten hitzarmenaren arabera, 2,7 milioi euro erabiliko dira 300 larrain berreskuratzeko

2010eko lanetan Santa Engraziko Santa iturburuaren jatorrizko itxura berreskuratzen hasi zen eta ekainean bigarren fase bati ekingo zaio. Añanako Gatz Harana Fundazioak, Ingurumen departamentuari eta Ur Agentziari larrain bana emango zaiela jakitera eman du.

Proiektu horren testuinguruan egiten ari diren lanak, URAk emandako 2,7 milioi euroko aurrekontuarekin, Ur Agentziaren eta Añanako Gatz Harana Fundazioaren artean 2009. urtean sinatu zuten akordioaren ondorioz egin izan dira. Proiektuaren helburua, haraneko hegoaldea berreskuratzea da, oneratzeko lanak Gatz Haranaren goi-ibarrean egiten ari dira, non haran osoko gunerik bereizgarri eta nabarmenena dagoen.

Lurralde Plangintza eta Ur Sailburuordea, Iñaki Atxukarro, Ur Agentziako Zuzendari Nagusia, Iñaki Urrizalki eta Añanako Gatz Harana Fundazioko zuzendariak, Mikel Landak, Añanako Gatz Haranean iturburu eta larrainetan egiten ari diren lanen bisita egin dute.

2010. urtean zehar hasi ziren birgaitze lanak, eta besteak beste, lur txukuntzea, istripuak ekiditzea, larrainen indartzea eta gatz produkziorako guneak eta biltegiak berregitea aurreikusi zen. Lurralde Plangintza eta Ur sailburuordeak, Iñaki Atxukarrok, Añanako Gatz Haraneko Fundazioaren aurreikuspenen arabera, “I eta II faseko lan horiek 2011.urtean amaituko dira” azpimarratu du.

Lan horiek amaitu eta berehala, 2012. urtean, Gatz Haraneko beste gune batzuetara zabalduko dira lanak, alegia, 2011. urtean 95 larrainetara eta 99tara 2012. urtean.

Guztira 300 larrain baino gehiago berreskuratuko dira eta modu horretan, Añanako Gatz Haraneko paisaia kulturalaren ezaugarri nagusienetakoaz gozatu ahal izango dugu.

Iñaki Atxukarroren esanetan, “larrainen zati txikia berreskuratzen badugu ere (5.000 inguru daude) azken 8 urte hauetan berreskuratu direnen dobleaz hitz egiten ari gara, eta horrek egiten ari garen esfortzuaren neurria ematen digu”. Bisitaren zehar, Gatz Haraneko Fundazioaren zuzendariak, Mikel Landak, Ur Agentziarentzat eta Ingurumen sailarentzat bi larrain izango direla azpimarratu du, batez ere, “gure historiaren berreskuratzearen alde egin duten eta egiten ari diren lanengatik”.

Proiektu horren ondorio nagusiena, bertako herrien turismoan izan dezake eragina. Gero eta gehiago baitira hura bisitatzera etortzen diren bertakoak eta kanpotarrak. Horrez gain, gatz ustiaketaren bitartez goi mailako sukaldaritzara iristeko bidea ere izan daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan