Berriak Hezkuntza
Eu

Uriarte sailburuak greba deialdiaren balorazioa egin du, lehen hiru egunen ostean

2019.eko urtarrilak 18

Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak itunpeko ikastetxe sareko sindikatuek deitutako grebaren inguruko balorazioa egin du, lehen hiru greba egunen ostean.

Uriarte sailburuak 8 eguneko greba deialdia neurrigabea dela esan du. Horregatik, Uriartek patronal eta sindikatuei hitz egiten jarraitzeko eskatu die akordioaren bila. “Denon artean bilatu behar dugu irtenbidea, denon ardura da hezkuntza sistemaren hobekuntza”, adierazi du.

Gainera, sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza hezkuntza sistemaren hobekuntzan lanean ari da, bai neurri ekonomikoak lantzen, Aurreproiektu Legean txertatu ahal izango direnak, baita bestelako neurriak ere, langileen birkokatzean eta hezkuntza berezian hobekuntzak posible izan daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak