San José eta Uriarte sailburuak Marcelo Gangoiti Saria emateko ekitaldian izan dira
María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua Marcelo Gangoiti Saria emateko ekitaldian izan dira, XXII. Edizioan, hain zuzen. Bizkaian ekonomiaren sustapenarekin, berrikuntzarekin eta enplegua sortzearekin konpromisoa hartua duten enpresak aintzatesten ditu sari honek.
Aurtengo edizioan, Lancor enpresak jaso du saria.
Aurtengo Sari banaketa ekitaldia Muskizeko Somorrostro ikastegian ospatu da, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia buru dala. Ekitaldi horretan parte hartuko dauan konbidatu berezia, bestalde, Jose Angel Iribar izan da.
Marcelo Gangoiti Saria Ezkerraldean eta Meatzegunean batez ere diharduen eta bere lanagatik nabarmentzen den enpresa bati ematen zaio urtero. Muskizeko Somorrostro Irakasguneak koordinatzen du saria, eta SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Cebek-en babesa jasotzen du. Euskadin enpresei urtero ematen zaien sari garrantzitsuenetako bat da.