
8.533 pertsona hasiko dira euskal administrazio publikoaren lau lan-poltsetakoren batean sartzeko hautaketa-probak egiten
- Lehen probak, Ibaiondoko adingabeen zentroko hezitzaileen lan-poltsa osatzekoak, bihar arratsaldean izango dira, Vitoria-Gasteizen
- Gainerakoak, administrari laguntzailearenak, elkarrizketak egiteko agenteenak eta ikuskatzaile estatistikoenak larunbatean izango dira, Barakaldoko BECen
Bihar, ostiralean, arratsaldez, euskal administrazio publikoaren lau lan-poltsetakoren batean sartzeko hautaketa-probak hasiko dira. Bi egunez, 8.533 pertsonak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatutako derrigorrezko probak egingo dituzte. Euskal administrazio publikoan bitarteko postu batera sartzeko probak egingo dituzten pertsonen profila honako hau da: emakumezkoa, Bizkaikoa, eta 37 urtekoa, batez beste.
- OSTIRALA, 18: Lehen probak, Ibaiondoko (Zumarraga) adingabeen zentroko hezitzaileen lan-poltsa osatzekoak, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izango dira, arratsaldeko 15:30etik aurrera. 413 pertsona aurkeztuko dira azterketetara.
- LARUNBATA, 19: Probak Barakaldoko BECen egingo dira:
- 10am administrari laguntzaileen lan-poltsarako probak. 641 pertsonak eman dute izena.
- 13h elkarrizketak egiteko agenteenak (718 pertsona) eta ikuskatzaile estatistikoenak (761 pertsona)
Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du poltsak 2019ko martxoaren amaierarako eratuta egotea.
ENPLEGU PUBLIKOA
Lan-poltsen deialdi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoa berresten da. Hautaketa-prozedura horiei esker, Euskadiko administrazio orokorreko karrerako funtzionarioen ordezkapenak bermatzen dira eta, bestalde, zerbitzu publikoaren jarraipena.
Gainera, bitarteko langileen lan-poltsek lan-aukerak eskaintzen dizkiete lanbide-karrera arlo publikoan garatu nahi dutenei, batik bat, gazteei. Aldi berean, plantillak gaztetzen dira, pertsona berriei prestakuntza ematen zaie eta euskal funtzionarioen belaunaldi-erreleboa bermatzen da.