Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek Europar Batasuna bisitatuko du terrorismo biktimen eta bizikidetasunaren inguruko politikak ezagutzera emateko

2011.eko martxoak 04

Martxoaren 2an eta 3an zehar, Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaria eta Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen Zuzendaria europar instituzioetako ordezkariekin izan dira Bruselan terrorismo biktima, giza eskubide eta bizikidetasun gaietan Euskadiko legegintza-esparrua eta jarduera ezberdinak ezagutzera emateko.

Eusko Jaurlaritzako politika publikoen exekuzioak, terrorismo biktimen alorrean, Europar Batasuneko Stockholmoko programan zehaztutako politikarekin ukatu ezin den erlazioa du. Politika horrek estrategia berri bat definitzen du Askatasun, Segurtasun eta Zuzentasunezko europar espazio bat finkatzeko, garatzen duten programa eta jardueren bidez.
 
Eusko Jaurlaritzak terrorismo biktimentzako legegintza-esparru integrala eman nahi du ezagutzera, jarduera zuzenen erreferente bihurtzeko instituzio europarrentzat, esparru honetan programak eta jarduerak definitu eta garatzen dituztenean. Bestalde, Europako Batzordeak alor honetan jarduerak eta proiektuak finantzatzeko dituen aukerak aztertu nahi dira.
 
Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak 2010ean onartutako Elkarbizitza Demokratiko eta Biolentziaren Deslegitimizazio Planak biltzen dituen helburuak ezagutarazi nahi izan ditu. Plan honetan hartutako jarduerak biolentziaren deslegitimizazio eta balore demokratikoetan oinarritutako hezkuntza indartzera begira daude, bake-kultura batentzako xede laguntzaile moduan; hori guztia giza eskubideen defentsaren esparru orokorrean.
 
Gure herrialdean gutxiengoaren berme soziala, baina aipagarria, izan duen biolentzia zehatz baten existentziak, biolentzia hori erabiltzea justifikatzen duen kausarik ez dagoelaren ideia sendotzeko eta zabaltzeko lan egiteko beharra frogatzen du. Lan pedagogiko hau, gazteenen artean etorkizunerako inbertsio moduan, europar instituzioekin partekatu nahi izan dena da.
 
Bi egunetan zehar, euskal ordezkaritzak hainbat bilera izan ditu, besteak beste, talde politiko ezberdinetako Europako Parlamentuko kideekin eta Europar Batzordeko Justizia eta Barne Zuzendaritzekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)