Berriak Osasuna
Eu

Elgorriaren beste kasu bat egiaztatu da Bizkaian

2019.eko urtarrilak 16

Dagoeneko lau pertsona kutsatu dira, azken asteotan, gaixotasun horrekin; kutsaduraren jatorria Tailandiatik azaroaren amaieran ekarritako bosgarren pertsona bat da

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Bizkaian elgorriaren beste kasu bat egiaztatu du. Dagoeneko lau pertsona kutsatu dira gaixotasun horrekin azken asteotan, eta kutsaduraren jatorria pasa den azaroan Tailandiara eginiko bidaia batean kutsatu zen bosgarren pertsona bat da; pertsona hori bueltan ospitaleratu egin behar izan zuten. Horrela, Osasun Sailak eta Osakidetzak aktibatuta dute egon ahal izan diren harremanak antzemateko eta kutsadura gehiago saihesteko protokoloa.

Bere sasoian prentsaurreko batean esan bezala, pasa den abenduan Osasun Sailak eta Osakidetzak jarduteko protokoloa aktibatu zuten, Bilbon elgorriaren kasu bat egiaztatu baitzen Asiako herrialde horretara bidaiatu berri zen pertsona batean. Kasu horren ondoren, beste lau kasu egiaztatu dira. Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean hasi ziren sintomak garatzen. Kasu horiez gainera, kasu berri hau ere badugu orain.

2012.urtetik 2018. urtera arte ez da elgorri-kasurik detektatu Euskadin. Hala ere, gaixotasun hori ez da desagertu, inondik ere. Aitzitik, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, Europa osoan gora egin duela egiaztatu da. 2018. urtean sei elgorri-kasu egiaztatu ziren Euskadin eta beste bi kasu aurten; zortzi kasu hauetatik, zazpi Bizkaian eta bat Gipuzkoan eman dira. Kasu guztiak eremu epidemikoetara egindako bidaietan gertatu diren kutsapenak dira.

Gogorarazi beharra dago gaixotasuna izan ez duten edo behar bezala immunizatu gabe dauden pertsona guztiek har dezaketela elgorria, behar bezala txertatuta ez badaude. Euskadin, zehazki, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago, Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Azpimarratu beharra dago, berriz ere, oso garrantzitsua dela txertoa jartzea zenbaitetan hilgarriak izan daitezkeen gaixotasun infekzioso larriei aurrea hartzeko. Halaber, txertoen egungo segurtasuna azpimarratu behar da.  

Beste neurri batzuk hartu behar izanez gero, Osasun Sailak eta Osakidetzak egoeraren bilakaeraren berri emango dute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16an

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Jabier80701432
    2019.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Confirmado un nuevo caso de sarampión en Bizkaia ➕ https://t.co/OtzeHAlPiC

  • @FARGOLZARRI
    2019.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Confirmado un nuevo caso de sarampión en Bizkaia ➕ https://t.co/OtzeHAlPiC

  • @aijesukadi1
    2019.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Confirmado un nuevo caso de sarampión en Bizkaia ➕ https://t.co/OtzeHAlPiC

  • @janire121314
    2019.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Confirmado un nuevo caso de sarampión en Bizkaia ➕ https://t.co/OtzeHAlPiC