Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Jaurlaritzak ez du oraingoz irregulartasunik aurkitu Repsol enpresak gas propanoari dagokionez Arabako hainbat udalerritan egindako horniduran eta fakturazioan

2011.eko martxoak 04

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak azken egunotan jakin izan duenez, Arabako zenbait udalerritako partikular eta udal batzuk erreklamazioak egin dizkiote Repsol enpresari. Azken hilabeteetan gas propanoaren hornidura-zerbitzuan izandako fakturazioarekin lotuta zeuden kexak.

Hori dela-eta, Repsol enpresako arduradunekin harremanetan jarri da Eusko Jaurlaritza kexak sortu diren udalerrietan enpresak bere bezeroei egindako fakturazioarekin eta hornidurarekin loturiko dokumentazio guztia eskatzeko. Erreklamatu zaizkion datu guztiak eman ditu enpresak, fakturazioaren bilakaera eta dagozkion erabiltzaileen kontsumoa barne.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak beste operadore batzuekin ere antzeko lana egiteari ekin dio, antzeko egoeretan fakturaturiko zenbateko eta kontsumoen artean konparazio bat egiteko. Lana oraindik ere egiten ari gara eta bukatu ez badugu ere, Jaurlaritzak ez du anomaliarik aurkitu konparatiban.

Gas propanoaren fakturazioan zenbait elementuk eragin dezakete, hala nola Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak arauturiko tarifen araberako gasaren prezioaren igoerak, BEZaren igoerak eta bezero bakoitzaren kontsumoak, kontagailuen bidez kontrolaturikoak.

Beste zenbait faktorek ere eragina izan dezakete kontsumoan, hala nola klimak, portaera desberdina izan baitu fakturazioari dagozkion hilabeteetan eta aurreko urteekin alderatuta.

Horniduraren ustezko kalitate txarrari buruzko kexak direla-eta, abiapuntu beretik Arabara ez ezik Espainiako iparraldeko beste lurralde batzuetara ere banatzen den gasaren gain eginiko kalitate-kontrol eta -egiaztapenak errepasatu ditu Sailak.

Egindako egiaztapen horien eta beste batzuen ondoren, Industria Sailak ez du administrazio-akatsik aurkitu Repsol enpresak bere bezeroei egindako fakturazioan, ezta irregulartasunik ere kontagailuetan, eta ezta gabeziarik ere hornituriko gasaren kalitatean.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 4a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan