Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriola sailburuak eta Jose Antonio Santano alkateak eraberritu den Colon ibilbideko topoaren geltokia bisitatuko dute

2011.eko martxoak 04

 Urteetan aldarrikatu dute hiritarrek geltoki honetako irisgarritasuna hobetzeko

 Irungo alkate José Antonio Santano bihar joango da 12:45ean Colon ibilbideko topoaren geltokira, hara iritsiko baita Inaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua.  Sailburuak, duela  gutxi obrak amaitu ondoren, geltoki birmoldatua bisitatuko du.

Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko erakunde publikoak,  475.540 euro inbertitu ditu azken 5 hilabeteotan "Topo"aren Irun Colon geltokiko birmoldaketa obretan.

 Obra horien barruan igogailu bat jarri dute Colon ibilbidetik sartzeko; argiztapena hobetu dute, fatxadak konpondu dituzte eta atondoa erabat berriztatu dute bandalismoaren aurkako materialarekin, garai berriekin bat, segurtasuna eta irudi duina areagotzeko helburuarekin.

 Iñaki Arriolak zuzentzen duen Garraio Saila aspaldidanik diseinatzen ari zen proiketu bat da; proiektuaren xedea egunero Lasarte Oria/Donostia/Hendaia  Linean 5.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen duten azpiegitura baten zerbitzua hobetzea da.

 ETSk, orobat,  88.660 euroko kontu-saila onetsi du Irun Coloneko nasa arteko trenbide pasaguneak babesteko. Neurri hau hartu da pentsatu delako  nasetako batean igogailua jartzeak nasa arteko trenbide pasaguneko pertsonen zirkulazioa handituko duela.  

 Egin beharreko lanak B motako trenbide-pasagunearekin lotutako elementu guztien instalazioak dira; bestalde, esan behar da, pasagunea seinaleztapen akustikoz eta argizkoz babestua dagoela.

 

Kotxeratan obretan oraindik

Ez da hau Eusko Jaurlaritza mugako hiri honetan egiten ari den obra bakarra; izan ere, badira hamar hilabete gaur egun Errenterian dauden instalazioak ordezkatuko dituzten Arasoko Tailer eta Kotxera Berrien eraikuntza lanak egiten ari direla.

 Proiektu hau Garraio Sailak bultzatzen duen Donostialdeko Metroaren operazioaren barruan dago, eta hiru helburu funtsezko ditu: Donostiako hiriguneko zerbitzu eta enplegu gune nagusietara inguruetatik eta hiritik dagoen sarrera  hobetzea; gaur egun tren-zerbitzurik ez duten auzo eta herrietaraino zerbitzu hori iristaraztea (Intxaurrondo, Altza, Hondarribia, eta abar...) eta, azkenik, intermodalitatea sustatzea, garraio publiko desberdinen artean bidaiarien trukaketa sistema hobetuz, garraio horiek elkarren osagarri eta elkarrekin koordinatuz jardueten dutelarik.

 Oso obra irrikatuak

Colon ibilbideari dagokionez esan behar da jendeak aspaldidanik eskatzen zuela geltoki hau birmoldatzeko, batez ere irisgarritasunari  -adibidez igogailua jartzea- hobetzeko; eta alkateak berak eskatua ziela birmoldaketa hau  aurreko Eusko Jaurlaritzako Euskotreneko arduradunei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua eta Jose Antonio Santano, Irungo alkatea