Eu

7 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bizkaiko Doako Laguntza Juridikora

2019.eko urtarrilak 16

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak eta Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak, gaur, pasa den urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Doako Laguntza Juridikoaren Dekretu berriaren hobekuntzak aurkeztu dituzte.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak honako hau nabarmendu du: “doako justiziaren sistemaren kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izatea da urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen dekretu berriaren helburu nagusietako bat; dekretu horren bidez, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko prozedura arautzen da, bai eta bertan esku hartzen duten organo eta erakundeen funtzionamendu- eta lankidetza-araubidea ere”.

Bestalde, Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak honako hau gogorarazi du: “Doako Laguntza Juridikoaren Zerbitzua emateko 1.098 profesional daude atxilotuari laguntza emateko txandari atxikita (584 gizon eta 514 emakume), herritarrei egunean 24 orduz eta urtean 365 egunetan arreta emateko, eta 1.342 profesional ofiziozko txandari atxikita (712 gizon eta 630 emakume), doako laguntza juridikoaren onuradunen jurisdikzio-ordenetan (zibila, zigor-arlokoa, administrazioarekiko auzietakoa eta lan-arlokoa) eskubide eta interesen defentsa beren gain hartzen dutenak, bai eta aholkularitza juridikoa ematen duen eta auzitan jarduteko baliabide ekonomiko nahikoa ez dutela egiaztatzen duten pertsona guztientzako doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko tramitazioa kudeatzen duen Orientazio Juridikoko Zerbitzua ere”.

Doako Laguntza Juridikoaren Dekretu berria aplikagarria da Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean jurisdikzioa duten organo judizialen aurrean mota guztietako prozesuekin eta, administrazio eskuduna edozein dela ere eta, betiere, doako laguntza juridikorako eskubidean legalki jaso badira, administrazio-prozedurekin zerikusia duen doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko.

Zehazki, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, autonomia-mailako administrazioan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten toki-administrazioetan, korporatiboetan eta instituzionaletan sortzen diren administrazio-prozedurei dagokienez, eta estatuko administrazio orokorraren organoen aurrean sortzen diren atzerritartasunaren inguruko administrazio-prozeduren eremuan doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko, Estatuan gaiaren inguruan dagoen erregelamendua da aplikagarria.

Era berean, araudi hau aplikagarria da Doako Laguntza Juridikoaren Legeak babesten dituen gatazkak konpontzeko prozesuetan, besteak beste kontziliazio, bitartekotza edo arbitraje kasuetan.

Testu artikulatuarekin ados daude abokatutzaren eta prokuraren elkargo profesionalak, legegintzako nobedadeak egokitzen ditu, administrazio-izapideak sinplifikatzen ditu, genero-indarkeriaren kasuetarako modulu bereziak sortzen ditu, bereziki konplexuak diren kasuetarako modulu bereziak ezartzen ditu eta abokatuen eta prokuradoreen ordainsarirako gaur egun indarrean dauden baremoak areagotzen ditu, bai eta dagozkien elkargo profesionalen esleipenak ere.

2019an, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan Sailak Doako Laguntza Juridikora 15 milioi euro baino gehiago bideratzea aurreikusten du, alegia, % 3,4ko gorakada egongo da aurreko ekitaldiaren aldean. Bizkaiari dagokion partida 7 milioi eurotik gorakoa izango da.

2018an abokatutzako profesionalek eginiko jarduketak direla eta, esan beharra dago hiru euskal elkargoek guztira eginikoak 26.000tik gora izan zirela ofiziozko txandan eta 20.000tik gorakoak zaintzako txandan. Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren kasuan, hurrenez hurren 12.423 eta 8.818 izan ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak