Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak elkartasun lipdub bat grabatuko du Boluntariotzaren Europako Urtearen kariaz

2011.eko martxoak 04

 

Boluntariotzaren Europako Urtea ospatzeko ekitaldien barruan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak elkartasun lipdub baten grabazioa programatu du martxoaren 12rako, Boluntariotzaren Kontseiluarekin eta agentziekin lankidetzan.

Lipdub-a ("ezpain-bikoizketa") bideo musikala da, beren ezpainak, keinuak eta mugimenduak kanta ezagunen batekin edo beste edozein musikarekin sinkronizatzen duten pertsona talde batek egindakoa.

Bideoa Barakaldoko BECen grabatuko da, goizeko 10:30ean. Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, haien adina edozein dela ere; hala ere, ekitaldiaren antolatzaileek paper berezia emango diete gauza originalak eta bereziak egiten dakitenei. Horretarako interesdunek posta elektronikoz idatzi beharko dute bilbaoeventos@hotmail.com helbidera, eta beren izen-abizenak, telefono-zenbakia eta harremanetarako emaila utzi, baita beren trebetasunen deskribapena ere.

Boluntariotzaren Europako Urtearen helburuak ondokoak dira: boluntariotza finkatzea -herritarren partaidetza sustatzeko baliabide gisa- eta boluntariotzaren kalitatea eta onarpen publikoa sustatu eta hobetzea. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan