Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritza Brexitaren inguruan eginiko balorazioa, 2019ko urtarrilaren 15ean (Gobernu Bilera 2019-01-15)

2019-01-15

Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea albiste txarra da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ulertzen du erantzun egin behar zaiola Britainia Handiko herriak 2016ko ekainaren 23ko erreferendumean berretsitako hautaketari.

Eusko Jaurlaritzak irmoki bultzatzen du adostutako eta antolatutako irteeraren egoera, EBren eta Erresuma Batuaren talde negoziatzaileen artean adostutako Irteera Akordioan aurreikusitakoa bezalakoa; Europako Kontseiluaren aho bateko babesa izan zuen. Horrela, aldeen interesak babesten dira, herritarren eta operadore sozioekonomikoen eskubideak ere babesten dira, eta etorkizuneko harremanaren oinarriak ezartzen dira.

Datozen egunetako gertakarien ondorioz Erresuma Batuaren irteera EBtik latza bada, testuingurua konplexua izango da, bai EBrentzat, eta bereziki Erresuma Batuarentzat. Eusko Jaurlaritzak lan bizia egingo du, Espainiako Gobernuarekin, Erkidegoko agintariekin eta Brexitaren segimendu-batzordeko kideekin hertsiki lankidetzan, herritarren eta euskal operadore sozioekonomikoen interesak babesteko. 

Gogorarazten dugu Europako Batzordeak jendaurrean jarri duela, dagoeneko, kontingentzia-plana, irteera latzaren eragina arintzeko. Era berean, Espainiako Gobernuak bere eskumeneko eremuetan neurri-pakete bat prestatu duela jakinarazi du. Espero dugu EBn bizi diren herritar britainiarren eskubideak erabat bermatzeko iragarritako konpromiso politikoak, bai Europako Batzordeak iragarritakoak, bai Espainiako Gobernuak iragarritakoak, zentzu bera izatea Erresuma Batuko agintarien aldetik eta, horrela, Erresuma Batuan bizi diren euskaldunen eta Euskadin bizi diren britainiarren erkidego osoaren eskubideak babestuta geratzea. Eusko Jaurlaritzak jarraituko du gai hori hurbiletik aztertzen eta aurrerapenen berri ematen.

Era berean, enpresa-eremuan akordiorik gabeko Brexitaren ziurgabetasuna arintzeko, Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei informazioa eta aholkularitza emateko zerbitzu berezia jarriko du abian, testuinguru berrira egokitzeko prest egon daitezen.    

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @imanollanda
    2019-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Valoración de Gobierno Vasco sobre Brexit a 15 enero 2019 ➡︎ https://t.co/NUmh7jgh1d

  • Argazkia SN Robot
    @imanollanda
    2019-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Eusko Jaurlaritza Brexitaren inguruan eginiko balorazioa, 2019ko urtarrilaren 15ean ➡︎ https://t.co/CcOSMpUrna

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2019-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Valoración de Gobierno Vasco sobre Brexit a 15 enero 2019 ➡︎ https://t.co/NUmh7jgh1d

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2019-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Eusko Jaurlaritza Brexitaren inguruan eginiko balorazioa, 2019ko urtarrilaren 15ean ➡︎ https://t.co/CcOSMpUrna

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko