Berriak Osasuna
Eu

Gipuzkoan Osakidetzaren arreta onkologikoa antolatu eta kudeatuko duen organo gidaria eratu da

2019.eko urtarrilak 14

Gaur, Gipuzkoan Osakidetzaren arreta onkologikoa antolatu eta kudeatuko duen organo gidaria eratu da, Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzu Publikoari lotu ondoren, minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko.

Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan sartzeko firmaren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zen pasa den abenduan, eta, firmaren ondoren, gaur arratsaldean Organo Gidari honek lehen bilera egin du eta, bertan, Jon Darpón Osasun sailburuak, Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak, Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Ander Aizpurua Kutxa Banku Fundazioko zuzendari nagusiak parte hartu dute, eta bertan izan dira, halaber, Manuel Isidoro Beraza Onkologikoa Fundazioko patronatuko presidentearen ordezkari gisa eta Natalia GarcíaOnkologikoa Fundazioko patronatuko idazkaria.

Organo Gidaria Onkologikoa osasun-zentroari lotutako jardueraren zuzendaritzako eta kudeaketako instantzia nagusia da, eta, gaur, Ander Urrutikoetxea gerente berretsi du. Organo Gidaria izango da alderdi klinikoak eta profesionalak jasoko dituen ekintza-plana onesteko arduraduna, betiere 2018-2023rako Plan Onkologikoaren esparruan, arreta integratuko, pertsonalizatuko eta koordinatuko eredua sustatzeko. Bestalde, Gipuzkoako arreta onkologikoan eta Euskadiko gainerako tokietarako errefortzuko arretan tartean diren baliabide eta erakunde guztien bidez sareko arreta zabaltzeko arduraduna izango da.

Hori horrela, gaurko bileran Gipuzkoako Erradioterapiako eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea onartu da; horren bidez, Osakidetzan orain arte eman den goi-mailako kalitateko arretari Onkologikoak ekarriko duen errefortzua gehituko zaio. Horrela, unitate berri hori Onkologikoa osasun-zentroko onkologiako, erradioterapiako eta erradiofisikako zerbitzuek eratuko dute, bai eta Osakidetzako Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuaren “Onkohematologiako Donosti Institutua” izeneko Kudeaketa Klinikoko Unitatea gaur egun eratzen duten baliabideek ere. Hori guztia, praktika kliniko integratuko eredua oinarri hartuta; horren jarduketek autonomiaren, eraginkortasunaren, efizientziaren eta zerbitzuen kalitatearen printzipioak izango dituzte oinarri.

Sinatutako hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du, eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetarako 23.875.000 euroko ekarpena egingo du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak