Nahiko hezkidetza programan Lehen Hezkuntzako 15.000 ikaslek parte hartu dute azken 15 urtetan
Gaur goizean Emakunderen Nahiko Hezkidetza Programaren V Jardunaldi Orokorra ospatu da Bilbon. Nahikok hamabost urte egin ditu dagoeneko euskal eskoletan hezkidetza bultzatzen eta denbora honetan, 15. Ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak bere eskerrik beroenak luzatu die Nahiko programan aritu diren irakasleei euren inplikazioagatik, ikasleei eta haien gurasoei. Landaidak adierazi duenez, “urte hauetako esperientziak eta egindako ebaluazioen emaitzek argi eta garbi erakusten digute hezkidetzan oinarritutako programa honetatik igaro diren ikasleen artean hobekuntzak eman direla bai haien harremanetan, berdintasunean, elkarren arteko errespetuan. Hezkidetza tresna ezin hobea da gure ustez gazte-gaztetatik emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta berdintasunean oinarritutako jarrerak sustatzeko", gaineratu du. Gaurko jardunaldian psikomotrizidadea eta komunikabideak izan dituzue ardatz berdintasunaren ikuspegitik lantzeko. Mapi Urrezti psikologo, sexologo eta psikomotrizistak, emozioak berdintasun ikuspegitik lantzeko psikomotrizidadeak ematen dituen aukerez hitz egin du; eta Andrea Momotio San Martin kazetariak eskoletan komunikabideen erabileraz hitz egin du hezkidetza ikuspuntutik.