Eu

Tapia: “Nahiz eta FEVEren trenbide-pasagunea Zorrotzatik kenduko dutela iragartzeko moduak harritu gaituen, ongi etorri aldarrikatzen genuen konpromisoari”

2019.eko urtarrilak 14

Arantxa Tapia sailburuari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Onda Vascako Euskadi Hoy programan; bertan, gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak gaur ziurtatu du euskal administrazioak denbora zeramala Zorrotzan FEVEren trenbide-pasagunea kentzeko aldarrikatzen. “Funtsezko elementua, trenbide-pasagune horretan heriotza ugari ekarri dituen arazoari irtenbidea emateko”, esan du Tapiak. Sailburuak nabarmendu du hainbesteko atzerapenarekin datorren konpromiso horrek Bilboko Udalarekin akordioa izan behar duela. “Nahikoa atzerapen daramagunez, ongi etorria da albistea eta espero dugu errealitate izatea eta Bilboko Udalaren akordioarekin izatea”, esan du.

Bestalde, La Naval dela eta, Tapia sailburuak esan du euskal administrazioaren eginkizuna dela La Navalera hurbiltzen diren interesdunek mahai gainean eskaintza sendo bat jarri ahal izateko lanean jarraitzea. Tapiak esan du gaur arte, behintzat, ez dela horrelakorik egon. “Familientzat egoera horretan egoteak dakarren drama aintzat hartuta, baina administrazioei ontziolarekin jarraitzeko aukera bilatzea dagokigu”, esan du. Era berean, erreskate publikoa dela eta, sailburuak esan du administrazioak gehiengo bidez jarduera beren gain hartzen duten inbertsioetan laguntzeko daudela. “Egoki iritziz gero, aldundia eta EJ laguntzeko prest gaude, baina ezin dugu buru izan, ez eta gehiengoarekin sartu ere”, esan du. Baina, sailburuaren hitzen arabera, errealista izan behar dugu. “Ezin ditugu langileak eta herritarrak engainatu; ezin dugu proposamenaren lidergoa geure gain hartu”, esan du.

Brexita dela eta, Tapiak aitortu du gaiaren inguruan oso kezkatuta daudela; izan ere, Erresuma Batua euskal esportazioetan laugarren lekuan dago. Sailburuak azaldu du zalantza ugari dagoen egoera honetan Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batuan finkatuta dauden euskal enpresen eskura zenbait gomendio jarri dituela, enpresa horiek prest egon daitezen datorren egoerarako.

Aurrekonturik eza dela eta, Tapiak azaldu du Eusko Jaurlaritzak eta, zehazki, bere Sailak jarduteko eta zerbitzua eta azpiegiturak hobetzeko aurreikusitako programa berriak abian jartzeko aldaketak egingo dituela. “Aurrekontua izanez gero, zailtasun gutxiago egongo litzateke, baina saiatuko gara aurreikusitako jarduketak abian jartzen”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak