Eu

betiON telelaguntza zerbitzuaren 33.228 erabiltzailek hartu dute gripearen aurkako txertoa

2019.eko urtarrilak 11
  • Erabiltzaileen % 66 da eta, gainera, beste 2.345 txertoa hartzeko zain daude (% 5)
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren telelaguntza zerbitzuak 50.000 erabiltzaile baino gehiago ditu; horietako asko adinekoak dira

 

VG 2019 01 11

betiON telelaguntza zerbitzu publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen du. Aurten, urtero bezala, Osakidetzak eta Osasun Sailak sustatutako gripearen txertaketa-kanpainarekin bat egin du. Zehazki, betiON zentralitako profesionalek urtero aktibatzen den kanpainaren berri ematen diete mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, osasun-hitzorduak kontzertatzen dizkiete eta etxean txertoa hartzeko aukera ematen diete.

Gripearen kanpaina aktibatu zenetik betiON zerbitzuak informatzeko eta gogorarazteko pasa den urriaren 24an egin dituen 90.000 inguru deiei esker, telelaguntzako euskal zerbitzu publikoaren 50.000 erabiltzaile baino gehiagoren artean 33.228 pertsonak txertoa hartu dute dagoeneko, alegia, % 66k. Gainera, % 5, 2.345 pertsona, zehazki, txertoa hartzeko zain dago.

Gripeak, urtero errepikatzen den osasun publikoko elementuetako bat izateaz gainera, ondorio larriak ekar diezazkieke ahulenak direnei, eta txertoa aurre egiteko tresna eraginkorrena da. 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta haurdun dauden emakumeak, besteak beste, arrisku-taldeak dira, eta horietan gripea gaixotasun larria izan daiteke eta konplikazioak eragin ditzake, bai eta heriotza ere.

Adinekoak

Nahiz eta gripearen aurkako kanpainetan gero eta jende gehiagok parte hartzen duen –Osasun Sailaren iturrien arabera, 2017an 8.357 txerto gehiago eman ziren adinekoetan, aurreko urtean baino–, gogorarazi behar da 65 urtetik gorako hamarretik lauk dosia jarri gabe jarraitzen dutela. Hori dela eta, betiONen lana bereziki interesgarria da, eta hala erakusten du erabiltzaileen artean txertoa hartzen duen pertsonen kopurua 65 urtetik gorako gainerako biztanleen kopurua baino handiagoa dela.

Telelaguntzako euskal zerbitzuaren ikuspegi soziosanitarioa eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren arteko koordinazioa direla eta, betiONen lankidetza kanpainan eraginkorra da txertaketa-kanpainari buruzko informazioa adinekoen kopuru handiari iristeko.

betiONek zerbitzu integrala ematen du eta pertsona du erdigune; beste zerbitzu publikoekin koordinatuta ematen du zerbitzua. Zerbitzuari buruzko eta eskabideari buruzko informazioa 012 telefonoan eta Interneten eskuratu daiteke, www.gizartelan.ejgv.euskadi.net web-orrian.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TunstallTlevida
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    33.228 personas usuarias del servicio de #teleasistencia betiON han sido ya vacunadas contra la #gripe https://t.co/6hiEvMF9kh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak