Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eskola jantokien kudeaketa zuzena ahalbidetuko du

2019.eko urtarrilak 10
  • Datorren 2019-2020 ikasturtetik aurrera aukera izango dute hala nahi duten Guraso Elkarteek, Ordezkaritza Organo Gorenaren oniritziarekin, ikastetxeko jantoki zerbitzua zuzenean kudeatzeko
  • Jantokien kudeaketaren aldeko apustua egiten duten Guraso Elkarteak prozesu guztiaz arduratuko dira: sukaldeko profesionalak kontratatzeaz, elikagaiak eskuratzeaz, edo elikagaien segurtasunaz, besteak beste

Gaur goizez Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Eskola Jantokien Jarraipen Batzordearen bilera burutu ostean, Hezkuntza Sailak jantoki hauen egungo kudeaketa aldatzeko erabakia iragarri du. Egungo araudiak jasotzen duenaz aldenduz, datorren ikasturtetik aurrera ikastetxeek aukera izango dute, bertako Guraso Elkartearen bitartez, eskola jantokia era zuzenean kudeatzeko.    

Ikastetxe bakoitzak bere jantokiaren kudeaketa indibiduala garatu ahal izango du, Guraso Elkartearen bitartez eta Ordezkaritza Organo Gorenaren oniritziarekin (Ordezkaritza Organo Gorena osatzen dute: ikastetxeko zuzendaritzak, irakasleek, irakasle ez diren langileek, udalak, familiek eta Bigarren Hezkuntzako kasuan baita ikasleek ere). Kudeaketa honek prozesu guztia hartuko luke barne: sukaldeko profesionalen kontratazioa, elikagaiak eskuratzea, edo baita elikagaien segurtasunaren kudeaketa ere, besteak beste. Hezkuntza Sailak diru-laguntza deialdi bat irekiko du, hala nahi duten ikastetxeei kudeaketa zuzena errazteko helburuz.

Eskola Jantokien Batzordea

Hezkuntza Sailak bultzaturik, 2017ko abenduan sortu zen Eskola Jantokien Jarraipen Batzordea, eskola jantokien kudeaketaren inguruko hausnarketa partekatua eta gaur egun gure eskoletan diren kudeaketa eredu ezberdinen inguruko hausnarketa sustatzeko asmoz. Horrez gain, eskola-menuetan bertan ekoitziriko produktuak erabiltzea ere batzorde honek mahai gainean izan duen beste gaietako bat izan da.

Hezkuntza Sailaz gain, batzordeak Jaurlaritzako hainbat sail (Osasun Saila eta Garapen Ekonomiko Saila, azken hau Elika, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren bidez), ikastetxe publikoetako ordezkariak, guraso elkarteenak eta Hezkuntza Sailaren menpeko sukaldeko langileen ordezkariak ere biltzen ditu.

Hilabete hauetako ibilbidean, batzordeak hainbat bilera izan ditu. Bilera hauetan batzordeko kideek gai honetan zeresana duten eragile nahiz elkarteek aurkezturiko esperientziak eta proposamenak aztertzeko aukera izan dute. Azterturiko esperientzia horiek aukera eman diete batzordeko kideei iritzi kontrastatu eta objektiboa osatzekoa, eskola jantokien kudeaketan dauden hainbat ereduren bideragarritasunaren zein horiek izan ditzaketen onuren inguruan. 

Honela bada, azken urte honetan batzordeak honako eragile hauen iritziak jaso ditu, besteak beste: Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioa; Landa Garapen Elkarteak; EAEko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala; Veterinarios Sin Fronteras-Bidezko Elikadura elkartea; Gure platera gure aukera, Jangurie edo Berton bertokoa ekimenak; egun zenbat ikastetxe publikotan garatzen ari diren programa pilotuetako ordezkariak; nekazari sindikatuak; edo kolektibitateentzako sukaldaritza arloan diharduten enpresak. Era berean, zenbait erakunde publikoren iritzia ere entzun da batzordean, hala nola: Euskadiko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearena, kontratazio administratiboaren inguruko azalpenak emateko; edo baita Osasun Sailarena ere, funtsezko gaiak hizpide hartuta: osasun-kontrolak edo elikagaien segurtasuna.

Gaur goizez iragarritako erabakiarekin Hezkuntza Sailak erantzuna ematen dio, ikastetxeek euren eskola jantokiaren kudeaketa eredua hautatzeko posibilitatea izateko eskaerari.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Leo
    2019.eko otsailak 11

    Me parece un desatino la forma y el acuerdo al que se ha llegado.llevo trabajando 12 años para el G.V. Como personal no docente en las cocinas escolares :cada curso con más carga de trabajo y mayores responsabilidades y así nos lo agradecen.Me siento con un animal abandonado en una perrera,esperando a que mi familia se acuerde de mi,en el mejor los casos.Sino a una familia que me quiera adoptar y me trate bien.En el peor de los casos me sacrificarán porque nadie me quiere .Esto no es justo.

  • 2019.eko urtarrilak 21

    Siento opinar de diferente manera. Llevar los jantokis de las escuelas no es cómo llevar la cocina de tú casa. Es algo tan sumamente delicado que requiere de mucha profesionalidad. Las AMPAS son personas voluntarias que se prestan a llevar unas tareas mas simples y de no tanta responsabilidad. Por ello soy contrario a esta medida

  • 2019.eko urtarrilak 14

    [1/14 08:57] Txunai♉: Me parece un tema muy interesante, ahora bien yo creo que un trabajo colaborativo entre GE-AMPAs y Administración hacia un nuevo modelo màs sostenible, un período de transición de la gestión directa a la compartida sería más apropiado que dejar todo de una vez en manos de los GEs-AMPAs, 18 años haciendo y deshaciendo como les ha dado la gana y de la noche a la mañana el marrón💩 para madres y padres! Con qué objetivo? Con el de que la gente se eche para atrás por miedo a la ALTA responsabilidad y trabajo (además de nuestro trabajo productivo y reproductivo y cuidados también tenemos que ser gestores de un comedor colectivo supliendo la labor de los poderes públicos que deben de velar por nuestra salud y seguridad alimentaria entre otras cosas) que traería y en los sitios donde se atrevieran hacerlo fracasar para poder decir: " veis, si es mejor que no os metáis donde no os llaman ya lo gestionamos nosotros que lo hacemos estupendamente" claro sobre todo para las empresas adjudicatarias🤔

  • @Fotxas
    2019.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco posibilitará la gestión directa de los comedores escolares ➡ https://t.co/Mtt4rzLCsN https://t.co/9AGzr10HBR

  • @DeliDlia
    2019.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco posibilitará la gestión directa de los comedores escolares ➡ https://t.co/Mtt4rzLCsN https://t.co/9AGzr10HBR

  • @CrecerBernedo
    2019.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco posibilitará la gestión directa de los comedores escolares ➡ https://t.co/Mtt4rzLCsN https://t.co/9AGzr10HBR

  • @Edu_FdP
    2019.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco posibilitará la gestión directa de los comedores escolares ➡ https://t.co/Mtt4rzLCsN https://t.co/9AGzr10HBR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak