Berriak Osasuna
Eu

Tuberkulosi-kasu bat detektatu da Vitoria-Gasteizen

2019.eko urtarrilak 10

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak tuberkulosiaren aurrean jarduteko protokoloa jarri dute martxan; izan ere, tuberkulosi-kasua iragarri dute Vitoria-Gasteizen. Protokolo horrekin jarraitzeko, dagoeneko hartu dira ezarritako prebentzio-neurriak, eta kaltetuta dagoen pertsonaren inguruan harremanak aztertzen hasi dira.  

Gogorarazi behar da tuberkulosiaren gaixotasuna ez dela guztiz desagerrarazi, baina, gaur egun, tratamendu egokiarekin osatzen dela. Nahiz eta oraindik behin-behineko datuak diren, Euskadin, iaz, 2018an, guztira 201 tuberkulosi-kasu detektatu ziren, eta tasa 9,2koa izan zen, 100.000 biztanleko. Azken hamarkadan erregistratu den tasarik baxuena da. 1998an, 720 pertsonari detektatu zitzaien tuberkulosia, eta tasa 34,3koa zen 100.000 biztanleko.

Tuberkulosia aire bidez kutsatzen da, eztul egitean edo hitz egitean, eta, oro har, hura transmititzeko elkarbizitza estua eta luzarokoa behar da.  

Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera horren bilakaeraren berri emango dute, bestelako neurririk hartu behar bada.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MinerJoxe
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Tuberkulosi-kasu bat detektatu da Vitoria-Gasteizen ➕ https://t.co/Hu4QxAdais

  • @osakidetzaEJGV
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Tuberkulosi-kasu bat detektatu da Vitoria-Gasteizen ➕ https://t.co/Hu4QxAdais

  • @osakidetzaEJGV
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Detectado un caso de tuberculosis en Vitoria-Gasteiz ➕ https://t.co/cHq2GwcR9K