Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria: “Euskadin hazkuntza bermatzeko eta kalitateko enplegua sortzen jarraitzeko gakoak inbertsioa, berrikuntza eta nazioartekotzea dira”

2019-01-10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak Burdinola enpresa bisitatu du, enpresaren 40. urteurrenean

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Burdinola enpresa bisitatu du, enpresaren 40. urteurrenean. 

Instalazioak bisitatu aurretik, bilera bat egin dute eta, bertan, Burdinola enpresaren proiektua eta etorkizuneko erronkak aurkeztu dituzte. Bileraren ondoren, bisita hasi da zuraren atalean; ondoren, ibilbidearekin jarraitu dute, instalaziotik Showroom-era arte; bertan, Burdinolan egiten dituzten produktu guztiak daude ikusgai. Bisita amaitu ondoren, bertaratu direnak Areto Nagusian sartu dira eta bertan izan dira hitzaldiak.

Lehendakariak honako hau nabarmendu du: “Euskadin hazkuntza bermatzeko eta kalitateko enplegua sortzen jarraitzeko gakoak inbertsioa, berrikuntza eta nazioartekotzea dira”. Hori horrela, Lehendakariak aste honetan bertan mamitu den Enplegurako eta Ekonomia Suspertzeko Planaren lehen bi urteen ebaluazioa azpimarratu du. Bi urte horietan, Eusko Jaurlaritzak, honako hauetarako laguntza eman duela nabarmendu du: 670 enpresa txikik eta ertainek kanpo-merkatuetara jotzeko; 1.290ek hazkuntza- eta hedapen-inbertsioak osatzeko; 2.970ek modernizazio- eta berrikuntza-proiektuetan aurrera egiteko.

Testuinguru horretan, Burdinola enpresari dagokionez, Lehendakariak enpresa erakunde integrala eta nazioartekoa dela esan du, bezeroaren beharretatik hurbil dagoena eta beti etengabeko hobekuntzara zabalik. Hori horrela, Lehendakariak esan du enpresaren nazioarteko apustua areagotu egin dela azken urteotan. “Erreferentzia bat zarete kanpora zabaltzeko eta nazioartekotzeko lan egiten duen herrialdearentzat”, esan du.

Era berean, Lehendakariak Burdinola enpresaren filosofiarekin bat egin du: “Munduko laborategiko-proiektu seguru eta eraginkorrenak egiten ditugu; horietan, ikertzaileek gozatu egiten dute gizartea hobetzen laguntzen dutelako”. Eta esan du, ideia horiek oinarri hartuta, enpresak merkatuan marka aintzatetsi bilakatzea lortu duela eta bere zerbitzua bere instalazioen segurtasunarekin eta espezializazio-maila altuarekin lotzen dela. Bereizgarrien artean, Lehendakariak espiritu profesionala, talde-lana, kalitatea, berrikuntza, exijentzia eta bilakaera aipatu ditu.

Gainera, Lehendakariak nabarmendu du Burdinola buruan dela farmazia-, ospitale-, kimika- eta hezkuntza-sektoreetan. “Nazioartean aintzatespen handia duzue”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)