Eu

Elkartasunaren Europako Kidegoa (EEK): Europako Batzordeak deialdia ireki du 2019rako proposamenak egiteko

2019.eko urtarrilak 09
  • http://www.revie.euskadi.eus/http-/www-revie-euskadi-eus/europar-solidaritate-erakundea-ese/y92-content/eu/y92-content/eu/

 

Brusela & Vitoria-Gasteiz 2019 01 19

Elkartasunaren Europako Kidegoa-ren bidezko ekimena 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta gizarteari ekarpen esanguratsu bat egin nahi badiote, boluntariotzaren, lan-praktiken edo ordaindutako enpleguen bidez, 2 eta 12 hilabete arteko epean, Europar Batasunaren barruan eta kanpoan.

 

2018-2020rako lankidetzarako kontratu-esparru bat sinatu duen edozer erakunde publikok zein pribatuk finantziazioa eska dezake Elkartasunaren Europako Kidegoaren esparruan. Era berean, Proiektu Solidarioetarako finantziazioa eska dezakete Elkartasunaren Europako Kidegoaren atarian erregistratutako gazte-taldeek.

 

Proposamenen deialdi honek Kidegoaren honako ekintza hauek barne hartzen ditu: Boluntariotza-proiektuak; Boluntarioen taldeak lehentasun handiko eremuetan; Praktiken eta enpleguen aldiak; Elkartasun-proiektuak; ;Kalitatezko zigilua eta; Lankidetza-akordioak boluntariotza-gaietan (2019rako akordio zehatzak 2018-2020 lankidetza-esparruko kontratuaren testuinguruan). Erakunde hautagarriek eta gazte-taldeek beren eskaerak aurkeztu behar dituzte honako epeetan:

 

Proiektuen modalitatea                       Epemuga

Boluntariotza-proiektuak                       2019 02 05; 2019 04 20; 2019 10 01

Lankidetza-akordioak

boluntariotza-gaietan

(2019rako akordio

zehatzak 2018-2020

lankidetza-esparruko

kontratuaren testuinguruan)                   2019 04 20

Boluntarioen taldeak lehentasun

handiko eremuetan                               2019 09 28

Praktiken eta enpleguen aldiak                05 02 2019; 30 04 2019; 01 10 2019

Elkartasun-proiektuak                           05 02 2019; 30 04 2019; 01 10 2019

 

Pertsona fisikoek ezin dute proiektu-proposamenik aurkeztu banakako mailan EEZren esparruan, gutxienez bost gaztek osatutako talde baten izenean Elkartasun Proiektu bat burutzeko finantziazioa eskatzen dutenak salbu:  Lehentasun maila handiko arloetako Boluntariotza Taldeentzako finantziazio-eskaerak honako honen bidez bideratu behar dira: Hezkuntzaren, Ikusentzunezkoen eta Kulturaren Agentzia Betearazlearen sareko formularioak.  Gainerako ekintzekin lotutako eskaerak sareko formularioen bidez bidali behar dira, erakunde eskatzailea ezarrita dagoen herrialdeko Agentzia Nazionalera. Kalitatezko zigiluaren eskaerak une oro aurkeztu ahalko dira.

 

Deialdi honetan aurreikusten den aurrekontu osoa 96.322.671€ da gutxi gorabehera, eta hemen oinarritzen da: Elkartasunaren Europako Kidegoaren 2019ko urterako lan-programa. Emandako diru-laguntzen zenbatekoa eta proiektuen iraupena aldatu egiten da, proiektu-motaren eta parte hartzen duten bazkide-kopuruaren arabera, besteak beste.  Proposamenen deialdi honen jarraibide eta baldintza xehatuak hemen azaltzen dira: 2019ko Elkartasunaren Europako Kidegoaren Gida. 2019ko Proposamenen Deialdia: — EAC/A05/2018

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak