Eu

Elkarrizketa egin diote Beatriz Artolazabali Radio Vitorian, enpleguaren, euskal gazteriaren eta sortzen diren lan berrien inguruan

2019.eko urtarrilak 09
  • Maritxu Díez kazetariak enplegurako prestakuntzari, gizarte-politikei eta iragaitzazko migratzaile eta adingabe atzerritarrentzako arretari buruz galdetu dio
  • https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/radio-vitoria-gaur-actualidad/videos/detalle/6114988/beatriz-artolazabal-ha-bajado-numero-familias-cobran-rgi-alava/

 

VG 2019 01 09

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari elkarrizketa egin dio gaur goizean Maritxu Díez kazetariak Radio Vitorian. Hainbat gairen inguruan galdetu dio: enplegua, euskal gazteria eta sortzen ari diren lan berriak, enplegurako prestakuntza, gizarte-politikak, iragaitzazko migratzaile eta bidaiderik gabeko adingabe atzerritzarrentzako arreta eta adinekoen sustapena.

 

Artolazabalen hitzen arabera: “2018a enplegurako urte ona izan da, eta, abenduan, 2018ko azaroan baino 1.825 langabe gutxiago egon dira Euskadin eta 103 gutxiago Araban; guztira, 19.792. Langabeziak, Araban, % 0,52 egin du behera eta Vitoria-Gasteizen 213 langabe gutxiago dago”.

 

“Berriz ere nabarmendu behar dugu enplegurako etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela, bai eta eskakizun teknologiko eta digitaletara egokitzen jakitea ere. Gure enpresek, batik bat ETEek, merkatu guztietan ateak irekiko dizkieten postu teknologiko aurreratu horietan egoten jakin behar dute. Guztion artean urratsak ematen baditugu –enpresak, enplegatu prestatuak, erakundeak neurri sustatzaileak bultzatzen eta gizartea, oro har, horretan laguntzen–, enpleguen baldintzak eta kalitatea hobetu egingo dira. Enplegurako eta suspertze ekonomikorako plana garatzen dugu, zeina emaitzak ematen ari baita”.

 

DSBEren hartzaileak direla eta, Artolazabalek esan du, 2018ko abenduan, “DSBEren 55.380 titular” daudela Euskadin, “eta, horietatik, 8.224 Araban. Behera egiten ari da, egoera ekonomikoa hobetzen ari delako. DSBE oinarrizkoa da gizarte-kohesiorako”.

 

Artolazabalek migratzaileak eta bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak aipatu ditu, eta Estatuan eta Europar Batasunean baterako ekintza proposatu du. Kultura aniztasunerako eta migraziorako ituna sustatu dugu eta hala aurkeztu dugu Bruselan; goretsi egin dute. Erantzunkidetasuna behar da, Estatuan eta Europar Batasunean. Informazio eta konpromiso gehiago behar da, erkidego, herrialde eta estatu guztien artean egoera horri erantzuteko”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maritxu Díez