Berriak Segurtasuna
Eu

Dekretu proiektua, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte hartzeari buruzko dekretua aldatzen duena. Ondorioak.

2019.eko urtarrilak 08

Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen duen 24/2010 Dekretua debate honen aurkezpenean aipaturiko lege-erregulazio berrira aldatzeak aukera emango du laguntza-sareen eta herritarren partaidetzaren kontzeptua larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemara egokitzeko –sare hori erregistroan inskribaturiko boluntario-erakunde eta entitate laguntzaile hitzartuek eratzen dute.

Boluntarioen erakundeek sare bat osatzen dute, eta helburu hau dute: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemari laguntza ematea. Sare hori, alde batetik, boluntarioen tokiko entitateek osatzen dute, eta bestetik, euren helburuen artean babes zibilari laguntzea duten entitateek; horregatik, kontuan hartuta osagarri onak izan daitezkeela larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema herritarren ahalegina behar duten arlo eta espezialitateak indartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmenak egiten ditu entitate horiekin, laguntza hori modu desinteresatu eta altruistan eskain dezaten.

Herritarren iritzia jasotzeko.ezarritako epea igaro ondoren, eta izapidearen emaitza ikusita eta baloratuta, arestian aipatutako dekretuaren proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau