Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 34.000 enplegu sustatu ditu XI. Legegintzaldiaren lehen erdian, eta, horietatik, ia erdia gazteentzat izan da (Gobernu Bilera 2019-01-08)

2019.eko urtarrilak 08

Gobernu Kontseiluak “Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020”ren segimendu- eta ebaluazio-dokumentua aztertu du

2019ko urtarrilean, 4.272 milioi euro bideratu dira enplegua sustatzera eta ekonomia suspertzera, eta ezarritako helburu globalen bi heren baino gehiago bete dira

40 proiektu estrategikoetatik 35 martxan dira eta 1.139 milioi euroko aurreikuspen ekonomikoa dute 2017aren eta 2020aren artean

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiko helburu estrategiko gisa 20.000 gazteri lehen lan-esperientzia eskaintzea eta langabezia-tasa % 10etik beherakoa izatea ezarri zituen (gaur egun % 9,5ekoa da)

Eusko Jaurlaritzak XI. legegintzaldiko lehen bi urteetan 34.015 enplegu sustatu ditu; horietatik, 16.321 (% 48) enpleguren bidez lehen lan-esperientzia eman zaie euskal gazteei. Datu horiek “Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020”ren segimendu- eta ebaluazio-dokumentutik atera dira; dokumentua Lehendakariak aurkeztu dio, gaur goizean, Gobernu Kontseiluari. 2018ko urtarrilean, legegintzaldirako ezarritako helburu globalen bi heren baino gehiago lortu dira, eta 4.272 milioi euro 2017aren eta 2018aren artean. Programa horrek, halaber, herrialdeko 40 proiektu estrategikotan inbertsioak aurreikusten ditu; horietatik, 35, dagoeneko, martxan dira.

 

Programa 2017ko martxoan aurkeztu zen, eta helburu du euskal enpresen lehiakortasuna sendotzea, eta berreskuratzea enplegu gehiagoren eta kalitate hobearen bidez gauzatzea. Herrialdeko helburu gisa, langabezia % 10etik behera murriztea nabarmendu zen (gaur egun % 9,5ean dago), bai eta 20.000 gazteri lehen lan-esperientzia ematea ere. “Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020” programa 2 ardatz nagusitan egituratzen da: Enplegua eta Inbertsioaren, Berrikuntzaren, Nazioartekotzearen eta Industrializazioaren Estrategia. Programa honetarako 2020ra arte aurreikusitako baliabideak 8.800 milioi eurokoak dira. Lehendakariak Gobernu Kontseiluan gaur aurkeztu duen dokumentua emaitzen aurrerapena da; izan ere, behin betiko bertsioa martxoan eskuratuko da, aurrekontuaren betearazpeneko datuekin. 

2017-2018 INPAKTUAREN EMAITZA

Azken bi urteotan Programak izan duen inpaktua honako adierazle hauen arabera laburtu daiteke:

  • 015 enplegu sustatu dira
  • 321 gaztek lehen lan-aukera izan dute
  • 593 enpresa berri sortu dira
  • Ikerketako 67 proiektu estrategiko
  • 677 ETEk jo dute kanpo-merkatuetara
  • 1294 ETEk (industrialak) jaso dute laguntza beren modernizazio- eta hedapen-proiektuetan.
  • 976 ETEk berrikuntza-proiektuak garatu dituzte
  • Inbertsioko 35 proiektu estrategiko jarri dira martxan

Gazte-enplegua

Politika horiek gazte-enpleguan izan duten inpaktuari buruzko datuetik honako hauek nabarmendu behar dira: hezkuntza-mundutik lan-mundura igarotzeko esparruan sortutako lanpostuak (6.908); edo tokiko eta eskualdeko planen ondoriozkoak (1.664); edo Lehen Aukera programakoak (780).

Enpresen lehiakortasuna

Sustatutako enpleguen artean, honako hauek daude: enpresa berriak sortzearen ondoriozkoak (8.509), kontrataziorako pizgarrien bidez sortutakoak (10.457) edo lan-eskaintza publikoetan jasotako plazak (8.583). Nabarmentzekoak dira, halaber, mikroekintzailetzak (3.001) eta enpresa berritzaileen kopurua (592).

INBERTSIOA 40 PROIEKTU ESTRATEGIKOTAN

Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programak 40 proiektu estrategikotarako inbertsioak aurreikusten ditu, 1.100 milioi eurotik gora. 40 proiektu horietako 35, dagoeneko, martxan daude. Proiektu horiek honako eremu hauetakoak dira:

  • Azpiegiturak eta mugikortasuna: teknologia-parkea handitzea Ezkerraldean, AHT, Jundizko Plataforma Logistiko Multimodala, Donostialdea trenbide laguntzailea…
  • Hiri-berroneratzea eta ingurumena: Koroatze auzoa berroneratzeko lanak amaitzea; Gasteizko egokitzapen hidraulikoa, Urumea bideratzeko lanak, Pasaiako Portua birgaitzeko lanak…
  • Hezkuntza-azpiegiturak: ikastetxe berriak Bizkaian (Bilbo, Gueñes eta Basauri); Gipuzkoan (Bergara, Zestoa eta Zumaia) eta Araban (Salburua eta Zabalgana).
  • Osasun-azpiegiturak: osasun-zentro berriak Gipuzkoan (Alde Zaharra eta Aiete), Araban (Amurrio, Kanpezu eta Murgia) eta Bizkaian (Zalla), ospitale-azpiegitura berriak…

2018ko segimendu-dokumentu osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko