Eu

Pedro Mari Ugartemendia kalea moztu egingo da, Topoaren Bentaberriko geltokira sartzeko kanoia eraikitzeko

2019.eko urtarrilak 07

Lugaritz eta Mirakontxa arteko Topoaren saihesbidearen lanak direla eta, Donostiako Pedro Mari Ugartemendia kalea moztu egin beharko da aste honetatik aurrera. Zehatzago esanez, mozketa urtarrilaren 8tik aurrera egingo da, Bentaberriko geltokirako 1. sarbidea eraikitzeko. Geltoki hori izango da udal kiroldegitik gertuen egongo dena, eta sarbidea hegoaldeko kanoia izenez ere ezagutzen da.

Hori dela eta, Pedro Mari Ugartemendia kalea trafikorako moztuko da, eta ibilgailuak Jose Goikoa eta Xalbador Bertsolaria kaleetatik desbideratuko dira. Beharrezkoa izango da, baita ere, Zarautz kalean zenbait aparkaleku okupatzea.

Antiguari, Bentaberriri eta unibertsitateko campusari zerbitzua emango dien geltokiaren inguruan, Bentaberri plazan dagoen 2. sarbidearen hondeaketa lanak ere ari dira egiten. 

Informazio horri edo Topoaren lanekin erlazionaturiko beste edozeini buruz gehiago jakiteko, herritarren arretarako TOPOgunea bulegoa erabili ahal izango da, Amarako geltokian (Easo), astelehenetik ostegunera 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 ordutegian irekita, eta ostiraletan 10:00-14.00 ordutegian. Kontsultak 943 50 43 56 telefonoaren eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoaren bitartez ere egin ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak