Eu

Euskadiko Langile Autonomoen Elkarte Profesionalen Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudia onartzen duen dekretu proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko urtarrilak 07

Sustatu nahi den Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan langile autonomoen elkarte profesionalak inskribatzeko erregistro-bulego publiko espezifikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea. Antolaketa-erregimen eta funtzionamendu eraginkorragoa diseinatu nahi da, erregistroko zerbitzu publikoa emateko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau