Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Gogoz lan egin dute, otsailean, III. Ingurumen Esparru Programaren parte hartze eta iritzi trukaketa prozesuan

2011.eko martxoak 03

Euskal Autonomia Erkidegoko 60 eragile publiko eta pribatu buru-belarri ibili dira lanean, parte hartzen eta iritziak trukatzen, 2011-2014 aldirako III. Ingurumen Esparru Programa osatzeko.

Hain zuzen ere, Ingurumenaren Foroak 2010eko urriaren amaieran egindako bileraren ondoren, bertaratutakoen ekarpenak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren barne lana biltzen dituen III. Ingurumen Esparru Programaren lehen zirriborroa dago eskura. Lehendabiziko zirriborro hori abenduan argitaratu zen Ingurumen Sailaren webgunean (www.ingurumena.net) eta Irekiaren webguneko (www.irekia.euskadi.net) Eusko Jaurlaritzaren ingurumen plangintza berriari buruzko atalean.

Zirriborroa 2011ko otsaileko lan-bileren ardatza izan da, eta Ingurumenaren Foroan hasitako lanei segida eman die.

Urriko Ingurumenaren Foroan hasitako parte hartze eta iritzi trukaketa prozesuan aurrera egin da, eta oraingoan eragile bakoitzaren interesei arreta zuzenagoa eskaini zaie, banakako bilerak egin baitira haiekin. Lan saio horietan, eragileek III. IEParen lehendabiziko zirriborroari egindako ekarpenak jaso dira, ingurumen arazoei buruzko haien ikuspegia aintzat hartuta.

Berariazko lan-bilerak egin dira gizarte maila guztietako eragileekin; esaterako, Udalsarea 21eko kide diren udalekin (otsailaren 1ean), teknologia zentroekin (otsailaren 8an), ACLIMA ingurumen sektoreko klusterrarekin (otsailaren 10ean), unibertsitate mailako ordezkariekin (otsailaren 11n) eta EAEko GKEekin (otsailaren 15ean). Era berean, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila EAEko hiru foru aldundietako ingurumen arduradun nagusiekin elkartu da.

Datozen asteetan, sailak bilera horietako ekarpenak aztertu eta agirian sartuko ditu. Harremanetarako bideak erabilita edo pma@ihobe.net helbide elektronikoan egin daitezkeen ekarpenak ere langai izango dira.

Martxoaren amaierarako III. IEParen behin betiko bertsioa bukatuta egotea espero da, Legebiltzarrak izapidetu dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan