Eu

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren fasea. Ondorioak.

2018.eko abuztuak 05

Legeak alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko erantzukidetasuna bultzatu nahi du ingurumenaren babesari dagokionez. Izan ere, euskal gizarteak dituen ingurumen erronketarako irtenbideak bilatzeak berarekin dakar, halabeharrez, administrazio publikoen, sektore ekonomikoaren eta herritarren artean baterako jardunak egikaritzea, lortu nahi diren helburu komunak kontuan hartuta; esaterako, bizi kalitatea eta ongizate orokorra hobetzeko aukera bat. Hala, ekoizpen eta kontsumo eredua nabarmen aldatu beharko da, EAE Europan erreferente bihur dadin.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan (euskadi.eus), Irekian eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) argitaratu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondorenprozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

============================

Ingurumen Administrazioari eta Natura Ondarearen Kontserbazioari buruzko lege proiektuak onartu dira (Gobernu Bilera 2019-07-23)

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/56080-aprobados-los-proyectos-ley-conservacion-del-patrimonio-natural-administracion-ambiental-consejo-gobierno-2019

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau