Eu

Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko urtarrilak 03

Klima-aldaketari buruzko legea egokitzeko politika berrituaren oinarriak ezarriko du, eta modu horretan, garapen iraunkorra baliatuz, aurrera egiteko karbono gutxi erabiltzen duen ekonomia-eredua lortze aldera.

Arauaren helburu nagusietako batzuk honako hauek ezartzea izango da, besteak beste, negutegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak, bai eta horretarako hartu beharreko neurriak ere, eta CO2ko hustulekuen edukiera handitzea; eta baita ere efizientzia energetikoaren helburuak ezartzea, eta energia berriztagarriak progresiboki ezartzea, energia-eredu iraunkorra lortzea sustatzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau