Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eskualde-turismoa eta dagokion azterketa ekonomikoaren neurketa

2011.eko martxoak 03

Eusko Jaurlaritzak, Turismoaren Mundu Elkarteak eta Espainiako Gobernuak akordio bat sinatu dute eskualde-turismoa neurtzeko eta dagokion azterketa ekonomikoa egiteko

2011tik 2013ra bitarte nazioarteko hiru konferentzia egingo dira urtero Euskadin eskualdeko eta tokian tokiko turismo-helmugetan interesak dituzten erakunde guztiei orientazioa emateko, guztiek ere hartu beharreko erabakiak errazteko. Bisitarien fluxua, turismo-lurralde binomioa eta turismoaren ekarpen ekonomikoa izango dute gehienbat aztergai konferentziek. Turismo-administrazioak, helmugen elkarteak, enpresa-erakundeak, unibertsitate eta ikerketa-zentroak, adituak eta nazioarteko edo nazioko beste sare batzuk dira konferentzien xede-publikoa.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrilla andreak gaur sinatu du akordio bat Turismo eta Barne Merkataritzako idazkari Joan Mesquida jaunarekin eta Turismoaren Mundu Elkarteko (TME) idazkari orokor Talef Rifai jaunarekin, aurten hasi eta 2013. urtera bitarte urtero nazioarteko hiru konferentzia egiteko, gai nagusitzat eskualde-turismoa neurtzea eta dagokion azterketa egitea izango dutenak, aurten eta datozen bi urteetan, esan bezala.

Aldi horretako urte bakoitzean egingo diren hiru konferentziak lagungarriak izango dira eskualde-turismoaren neurketa eta azterketa, batez ere ekonomikoa, bultzatzeko, eta orientazioak emateko eskualdeko edo tokian tokiko erakundeei, hiru esparruri aplikaturiko ikerketa bultzatuta: bisitarien fluxuari dagokiona, turismoa eta lurraldea, eta turismoaren ekarpen ekonomikoa.

Turismo-jardueraren eta sektorearen beraren azterketa bultzatzeko helburu orokorragoaren barruan biltzen dira konferentziak, politika eraginkorragoak diseinatzea faboratuz eta turismoaren balioa nabarmenduz hazkunde ekonomikoan eta garapenean.

Helburu horiei jarraiki, turismo-administrazio eta eskualdeko eta tokian tokiko garapen ekonomikoko administrazioak, elkarteak, lurralde-esparru horietan interesak dituzten turismo-sektoreko enpresa-erakundeak, unibertsitate eta ikerketa-zentroak, maila indibidualeko adituak eta nazioarteko edo nazioko beste sare batzuk izango dira konferentzia horien publikoa. Horretarako, Turismoaren Mundu Elkartearen (TME) Kide Afiliatuen laguntza aktiboa izatea proposatuko da, turismo-esparruko enpresa pribatuak, unibertsitateak eta tokian tokiko turismo-administrazioak tartean.

Konferentzien egitura

Konferentzia bakoitzak bi egun osoko iraupena izango du, ataletan banatuta: instituzionala, aztertzeko kasuen eta aldi bereko bilkura teknikoen aurkezpena, eta horien iraupena egun-erdiz zabaltzeko aukera, bisita tekniko bat ere barnean hartzeko.

Alderdi tematikoak nazioarteko izaera nabarmena izango du, eta Basquetour agentziari egokituko zaio konferentzien erakunde arteko koordinazioa.

Batzorde Zientifiko bat sortzeko aukera biltzen da, konferentzia bakoitzaren tematika partikularrerako egokia, hizlariak proposatu eta aurkezturiko dokumentuen kalitatea bermatu ahalko duena.

Bihar aplikatzen hasiko den akordioa Turismo Azterlanen Institutuak (Turismo eta Barne Merkataritzako Idazkaritza Orokorra ordezkatuz), LMEren Estatistika Programaren eta Turismoaren Satelite Kontuaren Zuzendaritzak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak (Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuz) koordinatuko dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan