Eu

Emilio Sola: “Gure bizitzako ohiko indikazio guztietan Braille irakurketa txertatzen jarraitu behar dugu”

2019.eko urtarrilak 03
  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak positiboa deritzo atarietan, igogailuetan, ontzietan, areto publikoetan eta hezkuntza-elementuetan egindako lanari.
  • Urtarrilaren 4a, Nazio Batuen Erakundeak izendatutako Braillearen Mundu Eguna

VG 2019 01 03

Emilio Solak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, uste du behar-beharrezkoa dela “gure bizitzako ohiko indikazio guztietan Braille irakurketa txertatzen jarraitzea; positiboa da atarietan, igogailuetan, areto publikoetan, saltokietan, dendetan edo bestelako erreferentziazko puntuetan egindako lana, baina are gehiago zabaldu behar dugu, ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonek bizimodua errazagoa izan dezaten lortuko badugu”.

Nazio Batuen Erakundeak urtarrilaren 4a izendatu du Braillearen Mundu Eguna eta bihar, ostirala, lehen aldiz ospatuko da modu ofizialean. Itsuen Munduko Batasuneko presidente Fredric Schroeder-ek aditzera eman duenez, urtarrilaren 4a bat dator Louis Braille irakurketa- eta idazketa-sistema horren sortzaile frantziarraren jaiotze-egunarekin.

Braillearen Mundu Egun berria bihar, ostirala 4, gauean ospatuko da New Yorkeko Nazio Batuen Erakundeko egoitzan bertan egingo den gala batekin. Emilio Solak zorionak eman dizkie “ONCE erakundea eta pertsona itsuen beste erakunde batzuk osatzen dituztenei”, egun hori nazioarteko egutegian nabarmentzeko eta irakurketa- eta idazketa-kode horren erabilera hedatzeko hezkuntzan, aisialdian, merkataritzan, kultura, eguneroko bizimoduan eta beste alderdi batzuetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak