Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Kantauri Ekialdeko Demarkazioko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluazioaren Berrikuspen eta Eguneratzearen Kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2019-01-02

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Administrazio hidraulikoak diren heinean, 2018.ko irailaren 19tik aurrera eta 3 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren esparruan Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaldu dute.

Epe hori amaitu ondoren jasotako alegazioak aztertu egingo dira, behin betiko agirietan txertatu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan