Eu

Josu Erkorekak Juan Arzadun Zabala egile bermeotarraren “Cuentos Vascos” liburuaren aurkezpenean parte hartu du

2018.eko abenduak 21

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak,  Juan Arzadunen (Bermeo 1862 – Bermeo 1950) “Cuentos Vascos”  liburuaren aurkezpenean parte hartu du, EHU-UPV-ko Jon Kortazar irakaslearekin eta egilerean senitartekoekin batera.                                         

Bilbon, ejerzitoko teniente legez destinatuta egon zen sasoian, “La Gaceta del Norte” egunkarian, astero, kaleratzen zituen lan laburren bilduma bat da liburua. Ejerzitoan sartu zen arren, Juan Arzadun Zabala oso literatur zalea zen eta horregaitik, bere biografian hainbat idatzi daude eta tertulia eta literatur ekitaldietan maiz parte hartzen zuen. Miguel de Unamunoren lagun ere bazen eta sarritan idazten zizkioten gutunak elkarri.

Bere familiak orain, bere lanaren zati bat kaleratzea erabaki du.

Ekitaldia “Sociedad Bermeana” elkartearen egoitzan izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)