Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Beatriz Artolazabal, Radio Euskadiko Boulevard programan

2018-12-27
  • Daniel Álvarezek egindako elkarrizketan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari eta bidaiderik gabeko adingabeek Estatuan duten egoerari buruz hitz egin du
  • “Europar Batasuna eratzearen oinarri izan diren printzipioei erantzuten diegu Euskadin, hau da, kohesioari, giza elkartasunari eta aurrerapen ekonomiko jasangarriari”
  • https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/6088140/beatriz-artolazabal-rgi-menas/

 

VG 2018 12 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard programan adierazi duenez, “aurrekontuen negoziazioak amaitu ondoren, legebiltzarreko taldeekin harremanetan jarri gara egungo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko legea aldatzeko”. "Aurreko txandan EH Bildurekin aurreratu genuen gehien, baina zenbait oztopo agertu zen", gehitu du Artolazabalek.

 

Daniel Álvarez kazetariak elkarrizketatuta, sailburuak esan du talde guztiekin negoziatzeko prest dagoela, eta espero du "hauteskunde-aurreko egoerak eraginik ez izatea", kontuan izanik maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeen hurbiltasuna. "Erreforma horretarako aukera ona dugu, egoera ekonomikoak epe luzerako ikuspegia ahalbidetzen digu-eta”.

 

Azken urte honetan, ekonomiaren hobekuntzari esker, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen kopuruak behera egin du —ia bost mila pertsona gutxiagok jasotzen dute—.Kopururik handiena 2015ean izan zen, 65.578 pertsonek jaso zutenean. 2016. urtetik, berriz, ia hamar mila onuradun gutxiago dira.

 

Bidaiderik gabeko adingabeen egoerari dagokionez, Artolazabalek aditzera eman du ez dela posible Euskadin bidaiderik gabeko ia mila adingaberi harrera eta arreta egitea, eta beste erkidego batzuetan halakorik ez egotea, edo oso gutxi egotea. “Euskal herritar guztientzako kalitateko gizarte-zerbitzuak egiten ditugulako, besteak beste, etortzen dira" gehitu du.

 

Artolazabal kexatu da Estatuko Gobernuak “bidaiderik gabeko adingabeak hartzeko autonomia-erkidego boluntarioak eskatzea, baina gero horretarako behar besteko baliabiderik ez bideratzea: borondatezkotasuna eskatzen bada, egintzekin frogatu behar da, eskaintzen diren baliabideak ez baitira eskaini beharko liratekeenak. Guztion erantzukizuna da pertsona horiei eman beharreko arreta. Euskadik hala egiten du, eta hala egiten jarraituko du. Europar Batasuna eratzearen oinarri izan diren printzipioei erantzuten diegu Euskadin, hau da, kohesioari, giza elkartasunari eta aurrerapen ekonomiko jasangarriari”.

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @EnpleguGizaEJGV
    2018-12-27

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/cOnsNlwOh6 #empleo #cohesion #politicassociales
    Beatriz Artolazabal, en el programa Boulevard de Rad… https://t.co/P6bK2eLyh9

  • Argazkia erabiltzaile
    @EnpleguGizaEJGV
    2018-12-27

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/cOnsNlwOh6 #radioeuskadi #europa Beatriz Artolazabal, Radio Euskadi´ko Boulevard programan:“Europar… https://t.co/OUsVyNTPEo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Álvarez