Eu

Euskotren, IBIL enpresaren eskutik, 11 lan-egoitzatan mugikortasun elektrikora konektatu da

2018.eko abenduak 26

IBIL, azpiegituran, teknologian eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuetan liderra den enpresa, lan-egoitza desberdinetan kargatzeko 17 puntu instalatzeko arduraduna izan da.

Proiektuaren lehenengo fase honetan, 13 ibilgailu ordezkatu dira 11 auto elektrikoengatik eta bi furgoneta elektrikoengatik.

Flotaren berrikuntza partzialak igorpenen %48ko murrizketa izango da.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotrenek, benetako mugikortasun elektrikora begira urrats ausart bat eman du eta zati batean errekuntza motorren bere zerbitzuko ibilgailuen flota (turismoak eta furgoneta arinak) %100 ibilgailu elektrikoengatik berritu du.

Eusko Jaurlaritzako Energia Jasangarritasunerako Batzordearen aholkuak jarraituz, duela gutxi Euskotrenek 5 ibilgailu dualen horniketa kontratua esleitu du (gasolina-GLP), %100 elektrikoak diren 13 ibilgailuen rentinga eta Bizkaiatik, Gipuzkoatik eta Arabatik banatutako lan-egoitza desberdinetan karga puntuen hornidura.

Azken kontratu hau IBIL enpresari esleitu zaio, Energiaren Euskal Erakundea (EVE) eta Repsol, 2010etik aurrera aitzindaria dena eta azpiegituran, teknologian eta ibilgailu elektrikoen kargarako liderra dena. Enpresa honek jada kargatzeko 17 terminal jarri ditu honako lekuetan: Leioa, Larreineta, Lutxana, Gernika, Lebario, Atxuri, Gasteiz, Elgoibar, Zumaia, Amara eta Araso (7 IbilBox-100-M modeloa dira 7,4Kw-ko ahalmenarekin, eta 10 IBILbox 200-Mx2 modeloa dira, aldi berean bi ibilgailu kargatzeko gai dena, eta konektore bakoitzeko 22 Kw ahalmena duena).

Kargako puntuen kontrol sistema Nire Gunea IBIL kudeaketa tresnaren bidez egiten da, eta Euskotreneko langileek une guztian zehar ibilgailu elektrikoa egiten ari den kontsumoa ikus dezakete, analizatu eta modu horretan gastua optimizatu.

Egunean zehar langileen lana errazteko eta energiaren prezio baxuenak aprobetxatzeko, ibilgailu hauen karga gehienbat gauean zehar egingo da. Kargako puntuen funtzionamendu zuzena 24x7 bermatuta dago IBIL kontrol zentrotik gainbegiratzeari esker.

Flotaren berrikuntza partzial honekin 2019rako igorpenen %48aren murrizketa lortuko dela aurreikusten da eta gasolioaren botaldia eta karga elektrikoaren arteko kostuaren diferentzia %39,37ko aurreztea izango da.

Mugikortasun elektrikoaren proiektu hau Euskotreneko Mugikortasun Planaren barruan batutako ekintzatariko bat da, era berean, 2017-2020 Ingurumen Kudeaketa Planean sartuta. Ingurumen Kudeaketa Plan honek barneratuta dauzka, besteak beste, irailaren 22ko 178/2015 Dekretuaren aplikazio baldintzak, EAEko sektore publikoko energia jasangarritasunari buruz, izan ere honek sektore publikorako eginbehar bezala honako hau ezartzen du “petrolioaren deribatuen ordeztea sustatzea, garraio publikoaren flotaren eta administrazioaren ibilgailuetan ordezko energiak erabiliz”.

IBIL enpresaren gainean

2010ean sortua, IBIL ibilgailu elektrikoei karga zerbitzuak hornitzen bakarrik lan egiten du, Merkatuen eta Eskumenaren Batzorde Nazionalean Karga Kudeatzaile bezala izena eman zuen lehen enpresa izanik. Egun, Espainian kargako sare publikoan inbertsio eta hedatze gehien duen enpresa pribatua da, zerbitzuan karga azkarreko 40 puntuak nabarmenduz. Bere historia laburrean 382.722 karga baino gehiago eskaini ditu eta 3,7 GWh baino gehiago kudeatu ditu. IBIL enpresak partikularrei, konpainiei eta administrazio publikoei zerbitzuak eskaintzen ditu, komunitate garajetan zein enpresetan edo erabilera publikoko tokietan. Horrez gain, IBIL enpresak kargako zerbitzu oso bat ematen du %100 energia berriztagarrian oinarrituta. IBIL Repsol eta Energiaren Erakunde Publikoak parte hartutako enpresa bat da. Informazio gehiago: www.ibil.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • IBIL