Eu

FEI-IVF-k, 36 milioi euroko balioa duten EKARPENeko, ELKARGIko, LUZAROko eta SOCADEko Eusko Jaurlaritzaren akzioak bereganatu ditu (Gobernu Bilera 2018-12-26)

2018.eko abenduak 26

Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomia Sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuaren proposamenez, EKARPEN PRIVATE EQUITY, SA, ELKARGI, SGR, LUZARO EFC, S.A. eta SOCIEDAD DE CAPITAL-DESARROLLO DE EUSKADI SOCADE, S.A. izeneko sozietateetan Eusko Jaurlaritzak duen partaidetza FEI-IVFren, Finantzen Euskal Institutuaren enpresa ondarearen barrura sartzeko baimena eman du. Partaidetza hori 36,1 milioi eurokoa da.

Martxan jarri zenetik, Finantzen Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren sektore politiken garapenerako finantza programen kudeaketa bereganatuz joan da pixkanaka, eta neurri hori bat dator FEI-IVFren finkapenarekin.

EKARPEN, S.A.-n duen akzio partaidetzaz gain, FEI-IVF EZTEN FCR (%15,60) arrisku kapital funtsaren partaide ere bada, eta SOCADE, S.A.-ren bitartez, “Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.” enpresaren kapitalaren %1,24aren titulartasuna dauka.

FEI-IVFren esku geratzen diren akzioak hauek dira:

SOZIETATEA

%

BALIOA

GAINERAKO AKZIODUNAK

ELKARGI, S.G.R.

%7,44

6,5 MM€

Kide diren enpresak

LUZARO, E.F.C., S.A.

%17,65

3,5 MM€

Finantza erakundeak

SOCADE,S.A.

%40

16,7 MM€

Foru Aldundiak

EKARPEN, S.A.

%10,37

9,4 MM€

Foru Aldundiak KutxaBank

Corporación Mondragón

Gobernu programak legealdi honetarako dituen helburuen artean hau ezartzen da: “zerga eta finantza politika, hazkundearen eta elkartasunaren esanetara jartzea”, horretarako, finantza tresnak arrazionalizatzeko ekimen zehatza aurreikusiz, finantza sistema publiko osoaren eraginkortasuna eta koordinazioa bilatuz.

Joan den uztailean Eusko Jaurlaritzaren finantza politikaren antolamendu berria aurkeztu zen. FEI-IVFk protagonismo handia du bertan. Ezarri eta gero, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duten finantzaketa erabakiak, SPRI taldeak egingo duen eragiketaren eta enpresaren aurretiazko azterketa teknikoan eta FEI-IVFk egingo duen  aurretiazko ekonomia-finantza azterketan oinarrituta egituratuko dira.

Halaber, “Leihatila Bakarra” sistema ezarriko da eragiketen eskarietarako, azterketetarako, balioztapenetarako eta finantza kudeaketarako, kudeaketa bakarreko aplikazio baten bitartez. Horrela, enpresak askoz arinago eta errazago sartu ahal izango dira dauden laguntza lerroetara eta, aldi berean, Jaurlaritzak modu automatikoan jasoko du enpresetan dituen arriskuen ikuspegi orokorra.

FEI-IVFk eginkizun hirukoitza eramango du aurrera: Jaurlaritzak funtsetan eta sozietateetan dituen finantza partaidetzak edukiko ditu; Jaurlaritzaren politiketara lotutako tresnak kudeatuko ditu, akzio itzulgarriak, esportaziorako kredituak, Sendotu, ekintzailetzara lotutako Aurrera eta beste batzuk; eta bere kreditu jarduera 2 eta 5 milioi euro arteko eragiketatan kontzentratuko du, finantza erakundeekin batera gauzatutako inbertsio estrategiak jarraituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko