Eu

470 milioi euro DSBeren eta EPOren beharrei erantzuteko (Gobernu Bilera 2018-12-26)

2018.eko abenduak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du 2019an diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzaren prestazio osagarriaren beharrei erantzuteko 470 milioi euroko baterako gastua egiteko. Gobernuak bi gastu-espedienteen onespena aurreratzea erabaki du (387 milioi DSBErako eta 83 milioi EPOrako), horrela Lanbidek 2019ko urtarriletik bertatik prestazioen hileko ordainketa egiten duela bermatzeko.

Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen (abenduaren 23ko 18/2008 Legea) esparruan, aldian behingo prestazio ekonomikoa da, eta diru-sarrera nahikoa ez duen bizikidetza-unitate bateko kideei zuzentzen zaie, oinarrizko beharrekin lotuta dauden gastuei eta gizarte-inklusiorako prozesuaren ondoriozko gastuei aurre egiteko.

DSBEk bi modalitate ditu, bizikidetza-unitatean diru-sarrerak egon ala ez kontuan hartuta eta, hala badagokio, diru-sarrera horien jatorria kontuan hartuta bereizita:

  1. Gizarte-inklusiorako eta -babeserako oinarrizko errenta, lan-errentetatik datozen diru-sarrerak ez dituztenei eta, aldi berean, diru-sarreren hileko maila gizarte-inklusiorako eta -babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez den kasuan daudenei zuzenduta, kontuan hartuta zenbateko hori ez dela nahikoa oinarrizko beharrekin lotuta dauden gastuei eta gizarte-inklusiorako prozesuaren ondoriozko gastuei aurre egiteko.
  1. Laneko diru-sarreren errenta osagarria, laneko diru-sarrerak izanik ere, gizarte-inklusiorako eta -babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez den diru-sarreren hileko maila duten bizikidetza-unitateen maila eta diru-sarreren osagarri gisa.

Gaur Gobernuak onetsi dituen 387 milioi euro horietatik, 63.676.733 euro Araban bizi diren onuradunen beharrei erantzuteko izango dira, 87.071.028 euro Gipuzkoako onuradunen beharrei erantzuteko eta 236.252.239 euro Bizkaiko onuradunen beharrei erantzuteko.

Bestalde, etxebizitzaren prestazio osagarria ere ekonomikoa da, eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarri gisa antolatzen da, edozein modalitatetan. Prestazio horien titular direnen etxebizitza edo ohiko bizilekua alokatzeko gastuekin lotutako premiei erantzutea da helburua. Gaur 83 milioi euro onetsi dira eta aurreikuspenak honako hauek dira: 13.198.590 euro Arabarako, 20.213.156 euro Gipuzkoarako eta 49.588.254 euro Bizkairako.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rrvirtualupn
    2018.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia - 470 millones de euros para atender las necesidades de la RGI y la PCV (Consejo de Gobierno 26-12-2018) https://t.co/e95RgQQDva

Komunikabideek behera kargatzeko