Berriak Lehendakaritza
Eu

Iñigo Urkullu lehendakariak “elkarrekin” lan egiteko deia luzatu du datozen belaunaldiei etorkizun hobea uzteko.

2018.eko abenduak 27

Iñigo Urkullu lehendakaria, gaur, Gabonetako ohiko harrera-ekitaldiko buru izan da. Bertan, euskal gizarteko ordezkaritza zabala bildu da. Bere hitzaldian, Lehendakariak urteko gertaera garrantzitsuak gogoratu ditu eta etorkizun hurbileko konpromisoak azpimarratu ditu: gazteria, berdintasuna, nortasuna, berrikuntza eta elkartasuna. Lehendakariaren hitzetan, bost kontzeptu horiek auzolanaren ikuspegitik elkarrekin landu behar dira, datozen belaunaldiei etorkizun hobea utzi ahal izateko.  Horren haritik, aipatutako konpromisoei erantzuteko, Gobernu Kontseiluak 2019rako Aurrekontu Proiektuan konprometitutako hainbat neurri onartuko dituela iragarri du.

Lehendakaritzako atrioan —urtero harrera bertan egin ohi da— Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak eta gonbidatu ugari bildu dira, adibidez, euskal erakundeetako arduradunak eta alderdi politikoetako ordezkariak, enpresa- eta sindikatu-elkarteetako ordezkariak, eragile ekonomikoak eta sozialak, eta kulturako, unibertsitateko, kiroleko eta hedabideetako ordezkari ugari, beste hainbaten artean.

Gobernu Kontseiluak onartuko dituen neurrien artean honako hauek daude: inbertsioa eta berrikuntza babestea; industria-zona kaltetuenak sustatzea; hainbat esparrutan inbertsio-planak bultzatzea, adibidez, hezkuntzan, osasunean eta ingurumenean; eta langile publikoekin konpromisoa edo gazteen emantzipazioa sustatzea, besteak beste. “Giza garapeneko eta hazkuntza iraunkorreko ereduarekin jarraituko dugula” ziurtatu du Urkullu lehendakariak.

Hitzaldi osoa

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AsierAranbarriU
    2018.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Gabonetako ohiko harrera-ekitaldian izan naiz: https://t.co/HUoadqjsaY @iurkullu-k gertaera garrantzitsuak gogoratu d…

  • @PedroAzpiazu
    2018.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    📝 | Gabonetako ohiko harrera-ekitaldian izan naiz: https://t.co/HUoadqjsaY @iurkullu-k gertaera garrantzitsuak gogo… https://t.co/9dgIwxwWOk

  • @PedroAzpiazu
    2018.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    📝 | Esta tarde he asistido a la tradicional recepción de Navidad: https://t.co/F9U4JaYIK3 @iurkullu ha repasado los… https://t.co/jwKaO485au

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak