Eu

Artolazabalek Vitoria-Gasteizko Europa institutuak antolatutako ikastaroko Segurtasuneko Zuzendarien Lehen Promozioari banatu dizkio diplomak

2018.eko abenduak 21
  • Hobetuz eta Lanbideren laguntza izan du ikastaroak, % 100ean diruz lagundutako prestakuntza-ekintzan

VG 2018 12 21

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, honako hau esan du: "etengabeko prestakuntzak eta ezagutzak areagotu egiten dituzte enplegu hobea lortzeko aukerak, zerbitzuetan, merkataritzan edo beste edozein jardueratan lan-moduen eta industria-ekoizpenaren etengabeko aurrerapena eta bilakaera digitala eta teknologikoa kontuan hartuta”.

Juan Antonio Sanchezekin eta Lanbideko eta Europa Insitututuko zenbait teknikarirekin batera, Artolazabalek Burgosko Isabel I.a Unibertsitateak eta Europa Institutuak Lanbideren laguntzarekin antolatutako ikastaroan Segurtasuneko Zuzendarien Lehen Promozioari diplomak banatzeko ekitaldian parte hartu du.

Prestakuntza-ekintza 2018ko otsailaren 1etik ekainaren 28ra bitartean eman da, 18:00etatik 22:00etara eta larunbat batzuetan; horietan, jarduera praktikoak egin dira, bai eta enpresetara bisitak ere, eta, guztira, aurrez aurreko 425 orduko prestakuntza egin da (derrigorrezkoa izan da gutxienez % 75 egitea) eta ikastaro-amaierako proiektua eta ebaluazio teorikoa. Aktibo dauden langileentzako % 100ean diruz lagundutako prestakuntza-ekintza (Hobetuzen deialdia).

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera: "gakoa prestakuntza eta ezagutza dira, enplegua lortzeko, zerbitzuetan, merkataritzan edo beste edozein jardueratan lan-moduen eta industria-ekoizpenaren etengabeko aurrerapena eta bilakaera digitala eta teknologikoa kontuan hartuta”.

“Hemen ere, Lanbideren zentro laguntzaile honetan, Segurtasuneko zuzendarien lehen promozioari enplegu hobearen ateak irekiko dizkioten “giltzak” ematen dira; aurrez aurreko modalitatea da, Lanbide, Burgosko Isabel I.a Unibertsitatea eta Europa Institutua lotzen dituena. Ahalegina nabarmena izan da, eta emaitza positiboa ekarriko du; espero dugu esperientzia hau ugaritzea eta promozio gehiago izatea”, esan du Artolazabal sailburuak.

Artolazabalek esan du Eusko Jaurlaritzak gazteriaren alde egiten duen apustuak hainbat arlo hartzen dituela: hezkuntza, prestakuntza, emantzipaziorako laguntza eta guztion artean euskal gizarte kohesionatua eta Europako gizarte aurreratuenen artean presentzia duena eraikitzeko elkartasun-balioak eskuratzeko laguntza. Lanbideren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bidez eta zuok guztiok erakutsi duzuen interesaren bidez, Institutu honek erakutsi dituen jarrera eta espezientzien bitartez lortu daiteke”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Antonio Sánchez