Joan den urtean 48 milioi euro bideratu zituen Eusko Jaurlaritzak lankidetzako eta hezkuntzako proiektuak, ekintza humanitarioko laguntzak eta bekak finantzatzera
- 2018an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lagundu egin du Hegoaldeko 30 herrialdetan baino gehiagotan eskubideetarako sarbidea eta betearazpena bermatzen, baita giza garapen jasangarriaren, justiziaren eta solidaritatearen alde euskal populazioa sentsibilizatzen ere
- Joan den urtean Gobernu Kontseiluak Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Plana (2018-2021) onartu zuen. Plan horren bitartez, euskal lankidetza-eredua aztertzen aurre egiten jarraitu nahi da, era horretan nazioarteko testuinguruak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko
Joan den urtean, Eusko Jaurlaritzak 48 milioi euro zuzendu zituen guztira, garapenerako lankidetzako, ekintza humanitarioko eta eraldaketa sozialerako hezkuntzako ekintzen proiektuak finantzatzera, euskal gizartearen tradizio solidarioarekin bat etorriz. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arduratu zen laguntzak kudeatzeaz, dituen subentzio-lerro desberdinen bitartez.
LAGUNTZAK PROIEKTUETARAKO (35.5 M)
Laguntza horiek dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardute-ardatz nagusia eta haietara daude zuzenduta bere funts gehienak. 2018an 35.5 milioi euro zuzendu ziren guztira 90 proiektu finantzatzera; euskal GGKEek aurkeztutako proiektuak, haietatik gehienak emakumeak ahalduntzeko eta eskubide unibertsaletako sektoreetan. Laguntza horiekin, finkatutako hiru modalitateetan finantzatu ziren proiektuak:
- Garapenerako lankidetzarako proiektuak, Hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziari aurka egiten laguntzeko. Kolonbia da funtsen herrialde hartzaile nagusia, eta ondoren Guatemala eta Bolivia. Modalitate horretara zuzendu dira laguntza gehienak (29,2 milioi euro inguru) 62 proiektutarako.
- Garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako proiektuak, Hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziari aurka egiteko borrokarekin zuzenean lotuak. Lerro horretarako milioi 1 euro inguru bideratu dira 3 proiektutarako.
- Garapenerako hezkuntzako proiektuak, Euskadin aurrera eramandakoak, munduan diren desberdintasunen eragileak uler daitezen sustatzeko eta oraingo eredu sozialen eraldaketan herritarren inplikazioa eta konpromisoa bultzatzeko. Modalitate horretan 25 proiektu onetsi dira, eta 5,3 milioi euro zuzendu zaizkie.
LAGUNTZAK LARRIALDIKO ETA EKINTZA HUMANITARIOKO PROIEKTUETARAKO (5,3M)
Laguntza-lerro honetarako 5,3 milioi euro bideratu dira 2018an, eta 15 herrialdetan krisialdi humanitarioak erasandako populazioei laguntzeko izan dira. Laguntza horiek bi modalitateren bidez eman ziren:
- Finantzaketa iraunkorraren lerroan, 2,4 milioi euro eman ziren 13 proiektu babesteko, testuinguru humanitario hauetan: Palestina, Siria, Libano, Pakistan, Nigeria, Afrika Erdiko Errepublika eta Kamerun, besteren artean.
- Ekintza humanitarioko esparru-estrategien lerroan 2,9 milioi euro eman ziren eremu humanitarioan espezializatutako lau euskal elkarteri laguntzeko eta haien ekimenak babesteko, Palestinan, Saharan eta Erdialdeko Amerikako Ipar Triangeluan.
SUBENTZIO ZUZENAK NAZIOARTEKO EDO EUSKADIKO ERAKUNDEENTZAT (4,5M)
17 subentzio zuzen eta bi laguntza nominatibo eman dira (4,13 milioi euro) Nazio Batuetako erakundeen, nazioarteko erakundeen eta tokiko erakundeen proiektuak finantzatzeko. Ekimen horiekin, deialdien bitartez estaldurarik izaten ari ez diren lehentasun estrategikoei erantzun nahi zaie. Laguntza horiek gai hauetan kokatu dira: ekintza humanitarioa, giza eskubideak eta bakea, generoa eta sexu-dibertsitatea, hezkuntza, garapena Afrikan eta lankidetzaren eremuko eragileen indartzea.
Gainera, Uraren eta Saneamenduaren arloko erakunde arteko Euskadi - Erdialdeko Amerika programa babestu da, URA-Uraren Euskal Agentziaren 367.211,00 €-ko ekarpenarekin (ur-kanonetik lortutako diru-sarreren % 5) eta Euskal Fondoak kudeatuta.
Gainera, URA Uraren Euskal Agentziarekin elkarlanean, eta uraren kanonagatik biltzeko kalkulatu denaren % 5 uraren eta saneamenduaren eskubideaz gozatzen lagunduko duten jarduketak finantzatzeko 2008an Gobernu Kontseiluak hartutako konpromisoaren esparruan, Uraren eta Saneamenduaren Erdialdeko Amerika – Euskadi Erakundeen arteko Programari babesa eman zaio, Euskal Fondoak kudeatuko dituen 367.211,00 euro ezarriz.
LAGUNTZAK GENERO-BERDINTASUNAREN ALDEKO ANTOLAMENDU-ALDAKETAKO PROZESUETARAKO
290.000 euroko guztizko diru-hornidurarekin, 9 laguntza eman dira genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak bultzatzeko euskal GGKEen barruan.
BEKAK
16 ONU beka berri eman dira eta 10 lankide boluntarioren egonaldia luzatu da; Nazio Batuen Sistema osatzen duten nazioarteko erakundeen proiektuetan parte hartuko dute haiek herrialde pobretuetan. 480.000 euro baino gehiago bideratu dira laguntza horietarako, Latinoamerikan, Asian eta Afrikan Nazio Batuek dituzten bulegoetan Euskadiko lankide boluntarioen sarraldia eta presentzia bultzatzeko.
Gainera, 2018an 3 beka berri eman dira, Garapenerako Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatu eta prestatzeko (zehazki generoaren eta garapenaren, ekintza humanitarioaren eta eraldaketa sozialerako hezkuntzaren espezialitateetan) 60.000 euroko guztizko diru-hornidurarekin.
EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN
26 urtez hurrenez hurren, Gazteria Zuzendaritzarekin batera finantzatu da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa; programa horren bidez 100 gaztek aukera izan dute Hegoaldeko herrialdeetan boluntario gisa esperientzia bat izateko.
“IGNACIO ELLACURÍA” SARIA
“Ignacio Ellacuría” sariak berdintasunaren eta justiziaren alde borrokan diharduten erakundeen, kolektiboen eta pertsonen ekarpena aintzatesten du, eta ezagutzera ematen ditu pertsona horiek garapenaren alde egiten dituzten lorpenak eta ekarpenak, euskal gizartea sentsibilizatzearren. 2018 deialdian, Mikel Ayestaran Aierra kazetaria izan da saridun, pobrezia gainditzeko herrialdeen arteko berdintasunaren eta justiziaren defentsan hark egunero egiten duen hedapen- eta sentsibilizazio-lana aintzatesteko.
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN IV. GIDA PLANA
Uztailaren 24an Gobernu Kontseiluak Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Plana onartu zuen. 2018-2021 epe berri honetan, III. Gida Planaren esparruan hasi genuen Eusko Jaurlaritzak sustatutako lankidetza-ereduaren azterketan aurrera jarraitzeko asmoa dugu. Nazioarteko testuinguruak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako lankidetzak eraldatzeko izan dezakeen ahalmena zabaltzeko, euskal lankidetzaren egiteko modu eta printzipio batzuetan sakondu behar da, eta gure lankidetza-eredua berrikustea ahalbidetuko diguten ikuspegi berriak bultzatu behar dira. Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) onartzeak aukera ematen digu garapenerako politiken koherentzia, hainbat aktoreren artikulazioa eta gobernuen paper proaktiboago baten beharra bezalako erronkei aurre egiteko.