Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez onartezinak dira Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak egin dituen adierazpenak

2018.eko abenduak 21

Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak, Jose Angel Corresek Euskadiko aireportu sistemari buruz egin dituen adierazpenak onartezinak dira Eusko Jaurlaritzaren aburuz, are gehiago Euskadiko Ganberak koordinazio batzordearen kide direla eta foro horretan partekatzen den lan irizpidea “aireportu bat, hiru terminal” dela kontutan hartuta.

Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du Euskadiko aireportu guztiek duten potentziala eta beste behin baieztatu du aireportuen gestio bateratua garatzeko egiten duen apustua, osagarritasuna ardatz.

Eztabaida ezina da aireportu bakoitzaren solbentzia, bakoitzak bere dimentsio eta ahalmenak dituelarik, eta beharrezkoa da hiruren arteko osagarritasuna erabiltzaileei beharrezko zerbitzua eman ahal izateko. Horregatik Eusko Jaurlaritzak hiru azpiegituren lehiakortasuna indartzeko eta eman beharreko zerbitzuak hobetzeko lanetan jarraituko du.

Ulertezina da hiru aireportuetatik bakar bat gabe moldatzea, bakoitzak dituen ezaugarri polibalenteetan dagoelako EAE mailan pertsonak eta zamak garraiatzeko behar den zerbitzua ematea bermatzea.

Bilboko Merkataritza Ganberako presidentearen adierazpenak harrigarriak dira oso, Ganbera guztien ordezkaritzarekin Koordinazio Batzordeak bilera egin eta hurrengo egunean egin direlako.

AENAren datuen arabera, 2017an Euskadiko hiru aireportuetan operazio kopurua handitu egin zen eta bidaiari kopurua ere handitu egin zen.

Aireportuen kudeaketak eragile guztien lankidetza eta inplikazio gorena eskatzen du, eta horregatik Eusko Jaurlaritzak deia egiten die erakunde guztietako ordezkariei jarrera arduratsua izan dezaten, behar ez diren istiluak ekiditeko ez dutelako errealitatea islatzen eta sistema osoaren lehiakortasunari ere mesederik ez diotelako egiten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak