Eu

Euskadik beste 5,3 milioi izendatuko ditu enplegu-politika aktiboen finantzaziorako

2018.eko abenduak 20
  • Beatriz Artolazabalek Enpleguaren eta Laneko Gaien Sektoreko LXXIII. Biltzarrean parte hartu du; biltzarraren buruan Magdalena Valerio ministroa izan da.

Madril, 2018  12  20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Magdalena Valerio ministroa buru izan duen Enpleguaren eta Laneko Gaien Sektoreko LXXIII Biltzarrean parte hartu du gaur goizean. Biltzar horretan erabaki da Euskadik, orientazio-lanak egiteko pertsonak kontratatzeko programaren baitan, beste 5,3 milioi euro izango dituela enplegu-politika aktiboak finantzatzeko eta, zehazki, enplegurako orientazioa emateko pertsonalarentzat.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren lanaren, enpleguaren eta lanbide heziketaren esparruko lan-legeria betearaztearen arloan Euskal Autonomia Erkidegora funtzioak eta zerbitzuak eskualdatzeko Batzorde Mistoak hartutako erabakiari esker izango da posible hori, eta banaketa aurrekontuaren garapenaren bidez egiten bada.

Castellana Pasealekuko Ministerioaren egoitzan egin den topaketan Beatriz Artolazabal sailburuarekin batera Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro izan da.  Bestalde, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék, Agenda 2030 ezartzeko Ekintza Planari eta Garapen Jasangarriaren 8. helburuko (Lan egokia eta hazkunde ekonomikoa) jarduerei buruzko informazioaren baitan, Euskadi Basque Country 2030 Agendako hainbat jomuga eta Kooperatiben Legearen Proiektua aipatu ditu. 

Era berean, San José sailburuak adierazi du, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) ehungarren urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak bat egingo duela ospakizunarekin eta testuinguru horretan antolatuko duela “Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala” biltzarra.

 

 

 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Euskadi aumentará su financiación de las políticas activas de empleo con 5,3 millones de euros https://t.co/bMfhu3umnm @Ir…

  • @ZZate
    2018.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Euskadi aumentará su financiación de las políticas activas de empleo con 5,3 millones de euros https://t.co/bMfhu3umnm @Ir…

  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadik beste 5,3 milioi izendatuko ditu enplegu-politika aktiboen finantzaziorako https://t.co/ZT5Ho5zeb4

  • @AnaD_NSF
    2018.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Euskadi aumentará su financiación de las políticas activas de empleo con 5,3 millones de euros https://t.co/bMfhu3umnm @Ir…

  • @lanbideejgv
    2018.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    Euskadik beste 5,3 milioi izendatuko ditu enplegu-politika aktiboen finantzaziorako https://t.co/hKLBcoMOF5 @Irekia https://t.co/Gm40r827lW

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Magdalena Valerio