
0
Artolazabal sailburua, lehenengo bilera Carcedo ministroarekin
- Bilera Osasun Ministerioan, Olabarrieta, Sánchez-Robles eta Peña foru-diputatuekin batera, migrazioez eta mendekotasunez hitz egiteko
Madril, 18 12 19
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko ministro Luisa Carcedorekin elkartu da gaur goizean Madrilen. Bileran bakarrik dauden adingabe atzerritarren –MENAk– egoerari, Europako migrazioekin zerikusia duten hainbat alderdiri, haurtzaroari eta mendekotasunari buruz hitz egin dute. Topaketan Arabako foru diputatu Marian Olabarrietak, Bizkaiko Isabel Sánchez-Roblesek eta Gipuzkoako Maite Peñak ere parte hartu dute.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan