Eu

Lide Amilibia: “Agenda Nagusi proiektuak pertsona nagusientzat arlo publikoa kudeatzeko beste modu bat proposatzen du, agintarien eta herritarren arteko harreman-esparruan”

2018.eko abenduak 19
  • Pertsona nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategiaren (2019-2022) aurkezpena
  • “Banaka eta kolektibo moduan parte hartzeko modu formalak eta ez-formalak barne hartzen ditu, eta iritzi, ikuspegi eta jakintza aniztasuna jasotzen du”
  • 2015-2020ko Zahartze Aktiborako Euskal Estrategian oinarrituta, GOBERNANTZA+65 ekimena jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak

VG 18 12 19

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak gaur azaldu du Agenda Nagusi izeneko Pertsona nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategiak (2019-2022) helburu argia duela, hau da, “politikak efikazia eta eraginkortasun handiagoz kudeatzea eta pertsona nagusientzat arlo publikoa kudeatzeko beste modu bat sustatzea, agintarien eta herritarren arteko harremanaren esparruan”.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Emilioi Solaklagunduta, Amilibiak gaur aurkeztu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian Estrategia eta “aitzindaria” den Agenda Nagusi pilotaje-proiektua, adinekiko partaidetza publiko-sozialeko eredua. “Jaurlaritzaren Agendareneta herritarren Agendaren arteko topagune bat nahi dugu, gizartearen errealitatearekin estuago lotutako erabaki egokiak hartzen lagunduko digun tresna gisa, ezagutzakolektiboa sortzeko eredu bat eta esparru bat”.

Agenda Nagusi proiektuak gobernantza parte-hartzailearen eredu garaikide bat proposatzen du, aurreko ereduen indarguneakaprobetxatuta baina bertako organoei eduki eta eskumen gehiago emanda eta eragile kolektiboei lagunduta. Amilibiaren esanetan, “gaur aurkeztutako Gobernantzarako Estrategiak erakunde publikotik gidatutako eredu bat sustatzen du, baina bere egituran jasota dago gizarte zibiletik sortutako proposamenak agenda publikora eramateko aukera”.

Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu duenez, “Agenda Nagusi prozesu parte-hartzailearen eta parte hartzeko beste ekimen batzuen arteko desberdintasuna argia da: agenda politikoan dagoen edo Euskadiko Adinekoen Sektore Kontseiluak erabakita agendan sartzen den gai baten inguruan parte hartzen da. Parte hartzeko prozesuaren ardatza den gaia agenda politikoan sartuta egoteak gizartera itzultzeko konpromiso erreala dakar.

Pilotajea abian jartzeko Nagusi Foroak sortuko dira, eta horietan pertsona-talde bat elkartuko da Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoanjasota dagoen gai bati buruz gogoeta egiteko, hitz egiteko, gaia eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko. Prozesuan sortutakoezagutza hartzen diren erabakiak hobetzen laguntzeko erabiliko da.

Ereduaren ezaugarriak

“Aurkeztu dugun eredua bizia eta malgua da, eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako beste ekimen eta erreminta batzuen sinergietan oinarrituta dago. Parte-hartzera bideratutako eredua da, balio estrategikoa duena, demokrazia ordezkatzaileak bere kasa herritartasun aktiboa ezin duela eraiki ulertuta.Zeharkako ikuspegia izatea lortu nahi da, Eusko Jaurlaritzako sail guztiak eta esparru eta gai-arlo guztiak inplikatuta. “Banaka eta kolektibo moduan parte hartzeko modu formalak eta ez-formalak barne hartzen ditu, eta interes berezia du iritzi, ikuspegi eta jakintza aniztasuna jasotzeko”, azpimarratu du Amilibiak.

“Horrez gainera –jarraitu du esanez–, arreta berezia eskaintzen die parte hartzeko ohiko bideetara iristeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei. Berariaz indartzen du adineko emakumeen eginkizuna, baldintza beretan parte-hartzeko euren eskubidea eta gizarteari egiten dioten ekarpena ikusaraztea sustatuta. Eredua estereotipoetatik aldentzen da, eta pertsona nagusien parte-hartze aktiboan jartzen du arreta, baina gizarte osora begiratuta eta gizarte osoa errespetatuta, belaunaldien arteko justizia kontzeptua defendatuz”.

Lide Amilibiaren ustez, “ereduak lurraldera, testuinguru soziopolitikora, biztanleriaren ezaugarrietara eta elkarlanean garatzeko proposatutako gaiak definitzera egokitzen ditu metodologiak. Ahalduntzearen eta errekonozimenduaren eta aniztasunaren arreta espezifikoaren arteko konbinazio konplexua ahalbidetzen duten hurbiltasun-eremuak –tokiko gobernuak, erakundeak, eta ekintza komunitarioa– sendotzen ditu; eta parte hartzen duten eragile guztiak aitortzen eta balioesten ditu”.

Agenda Nagusi proiektuaren jatorria

2015-2020ko Zahartze Aktiborako Euskal Estrategian oinarrituta jarri zuen abian GOBERNANTZA+65 ekimena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak. Prozesu parte-hartzailebatean oinarrituta, zahartzen ari diren herritarren ezagutzei, beharrei eta interesei gizarte eta politika arloetako erabakietan zer leku eman hausnartzeko asmoz sortutako prozesua da. Helburua zen sustatzen den gobernantza-eredu berriak pertsona nagusiakez hartzea gizarte eta politika arloko erabakien arretaren, kudeaketaren eta plangintzarenobjektu soil gisa, baizik eta erabakiak hartzeko orduan eskubide osoko subjektugisa.

Ekimenaren prozesu parte-hartzailea zabala eta irekia izan zen, eta hainbat esparrutako ehun bat pertsonak parte hartu zuten elkarlanean proposamenak lantzeko. Honako esparruetakoak izan ziren parte-hartzailehoriek: adinekoen elkarte-sareak, unibertsitateak, gizartearen eta osasunaren arloko eta asistentziaren eta egoitzen arloko erakunde publikoak eta pribatuak, hedabideak, sindikatuak, alderdi politikoak, gizarte-gerontologiaren arloko erakundeak, kirolaren eta aisiaren arlokoak, eta abar.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak