Eu

Vitoria-Gasteizko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan

2018.eko abenduak 19
  • Europa Kongresu Jauregian, nazioarteko adituen presentziarekin, egin den jardunaldian tranbiaren 10 urteak aztertu dira
  • Ikerfelek egin duen azken inkestak erakusten duenez, 10 pertsonatik 9k tranbiak bere bizitza kalitatea hobetu duela onartzen du, %85aren iritziz Gasteiz hiri modernoagoa bilakatu du, eta %76ren ustez auzoen hurbiltasuna bultzatu du
  • Eusko Jaurlaritzak 83 M€ baino gehiago konprometitu ditu Vitoria-Gasteizekin mugikortasunaren alorrean, eta tranbiaren hedapenaren aldeko apustua berretsi du, are gehiago erabiltzaileen aldeko iritzia kontuan izanda

Vitoria-Gasteizko tranbiaren 10. urteurrena dela eta, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak garraio mota horri buruzko jardunaldia ireki du gaur goizean Europa kongresu jauregian. Topaketa horretan, erabiltzaileek garraiobide horren aurrean duten iritzi bikaina berresten duen azterlanaren emaitzak ezagutarazi dira.

Sailburuarekin batera Gorka Urtaran hiriko alkatea, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusia eta Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio Sailburuordea egon dira, eta mahai inguru batean hartu dute parte, Salvador Rueda mugikortasun adituak, Bartzelonako Hiri Ekologia Agentziaren Zuzendariak lagunduta. Azken horrek, hizlari gisa ere hartu du parte.

Tapiak azpimarratu duenez, “gaur, Angulemarainoko lehenengo bidaia egiteko Ibaiondoko kotxetegietatik irten zenetik 10 urte bete direnean, tranbia Vitoria-Gasteizko eguneroko bizitzaren parte bilakatu da, garraiobide fidagarri, seguru eta puntual gisa finkatuta dago; hiriaren mugikortasunaren ardatz egituratzailea”.

10 urte horien balantzea egiteko, “tranbia egunero erabiltzen duten pertsonen iritzia eta ahotsa” azpimarratu du, “gure izateko arrazoia, ahalik eta garraio zerbitzu publikoa onena ematea eta gasteiztar guztien bizitza hobetzea, hain zuzen ere”. Hori dela eta, “gaur egun, Gasteizen inork ez du tranbia zalantzan jartzen, eta 10 pertsonatik 9k, euren bizitza kalitatea hobetu duela aitortzen du”.

Sailburuak adierazi duenez, “hori da tranbiaren erabiltzaileek esaten digutena. 2009an 4,6 milioi bidaia baino gehiago egin zituzten, 2011n 7,4 milioi izan ziren, 7,4 milioi 2015ean, eta azken urteetan 8 milioiko marka gainditu da”.

Tranbiak 8.137.654 bidaiari izan zituen 2017. urte ikusgarriaren ondoren, sailburuak aurreratu du “Euskotren berriro ere kopuru hori gainditzeko moduan dagoela, urriaren 31rako tranbiak iazko epealdi berean baino %1,1 pertsona gehiago garraiatu dituelako”. 2019rako zenbakiak harik eta hobeak izan daitezkeela aurreikusten da,

hirugarren hiruhilekoan hegoaldeko luzapena zerbitzua ematen hasiko dela aurreikusten baita, eta horrek hiru geraleku gehiago gehituko ditu, Florida kalean, Hegoalde zentro zibikoaren ondoan eta Unibertsitateko campusaren inguruan. Horrez gain, 2019a berrikuntzez betetako urtea izango da, 44 metro luze diren zazpi moduluko unitateak sartuko baitira. Egungo unitateek 31 metro dituzte.

Eta horrek guztiak hiriko garraio publiko eskariaren igoera orokorra eragin du, TUVISAk ere nabarmen handitu duelako erabiltzaile kopurua. Tapiaren berbetan, “tranbiak gehitu egin du, eta ez kendu, duela 10 urte zerbitzua ematen hasi zenean batzuk kontrakoa iragartzen zuten arren”.

Konpromisoa mugikortasun jasangarriarekin

Tapiak azpimarratu duenez, “Eusko Jaurlaritzak 83 milioi euro baino gehiago ditu konprometituta Gasteizekin legealdi honetan, mugikortasunari dagokionez: tranbia Unibertsitatera luzatzea, bus elektriko adimentsuaren ezarpena, Salburuarako luzapena, geralekuak eta tailerrak handitzea, tranbia unitate berriak eskuratzea, Amerika Latinoko proiektua, tranbia Zabalganara luzatzeko informazio azterlana… Laburbilduz, konpromisoa mugikortasun jasangarriarekin.

Sailburuak oposizioari adierazi dionez “Salburuara eta Zabalganara etorkizunean egingo diren tranbiaren zabalpenari dagokionez konpromisoa erabatekoa da, eta oker ibiliko dira garraio publiko jasangarriaren hazkundearen kontra agertu nahi badute”. Tapiak esan duenez, “zifrak oso adierazgarriak dira, eta ahalmen handiko garraio publiko sarearen hazkundearen kontra agertu nahi duenak argiago hitz egin beharko du. Beharrezkoa da eragile guztiek jarrera argia erakustea, erabiltzaileen aldeko iritzia duen proiektu honen aurrean”.

Datozen urteak hiriaren eta herrialdearen etorkizunerako “estrategikoak” direla esan du. Tapiaren berbetan, “AHTaren iritsierak hankaz gora aldatuko du Gasteizko hiria, hiri barruan eta hiritik kanpo mugitzeko ditugun moduak aldatuko ditu, betidanik hiria bitan banatu duen trenbidea desagerraraziko da, iparralde-hegoalde loturaren erabateko funtzionaltasuna lortzeko eta ekialdea-mendebaldea lotura osatzeko aukera emango digu”. Adierazi duenez, “horrelako proiektuak eta plangintzak ez dira gorabehera politikoen menpe egon behar, eta 4 urteko legealdiak gainditu behar dituzte”.

Jardunaldi teknikoa Europa Jauregian

Salvador Ruedak azpimarratu du “Gasteiz jasangarritasunaren abangoardiako hiria dela, estatu mailan aitzindaria”. Zentzu honetan, azpimarratu du tranbia martxan ipini zenetik gaur arte “2008an garraio publikoan 10 milioi bidaiari izatetik 2018an 20 millioi bidaiari izatera igaro gara, kotxearen erabilera %36tik %24era pasatu delarik”.

Mugikortasun “sistema integrala” defendatu du, Tuvisa eta tranbiak konplementatuko direna “elkarri jokua emanaz”, eta azpimarratu du aurreikusitako proiektuak gauzatzen direnean “abiadura handiko trenaren lur azaleko luzapen bat bilakatuko da tranbia”. Ipar-hego eta ekialde-mendebalde gurutzea ezinbestekotzak jo du Ruedak “konexio honek Gasteizen erdigunea erregeneratzeko aukera emango du”.

Beste hizlarietako bat Ikerfeleko Joseba Ezpeleta izan da. Enpresa horrek Vitoria-Gasteizko tranbiaren irudiari eta sortzen duen gogobetetzeari buruzko ikerlana egin du 2018ko urte honetan. Ezpeletak azterlanaren ondorioen berri eman du. Horren arabera, “tranbiak bikaintasuna lortu du erabiltzaileen gogobetetzeari dagokionez. Puntualtasuna eta konfiantza/zerbitzua betetzea izan dira ondoen baloratutako alderdiak, eta %90etik gorako gogobetetze maila lortu dute”. Plazen erabilgarritasuna eta eserlekuak libre egotea dira, berriz, gehien hobetu beharrekoak, eta Euskotrenek eman ditu dagoeneko horri buruzko pausoak, ahalmen handiagoko unitateak eskuratuz.

Erabiltzaileek adierazitakoa kontuan izanda, tranbiak 10 urte hauetan izan dituen lorpen nagusiak bizitza kalitatea hobetu izana (inkesta bete duten pertsonen %89), Vitoria-Gasteiz hiri modernoagoa, egungoagoa bilakatu izana (%85), herritarren eguneroko bizitza erraztu izana (%76) eta auzoak hurbildu izana azpimarratu behar dira. Azken hori da proiektatutako luzapen berrien helburu nagusietakoa.

Enpresa bera, Ikerfel, da linea Unibertsitateko Campusera luzatzearen eskari azterlana egin duena, eta une honetan linea Salburuara luzatzearen balorazio azterlana ari da egiten. Behin behineko datuek erakusten dutenez, inkesta bete dutenen %78k ezagutzen du luzapen proiektua, eta horien artetik %72k ondo edo oso ondo baloratzen du.

Bukatzeko, Bordeaux Métropoleko Géraldine di Matteok Bordeleko tranbiari buruzko azalpena eman du. Tranbia ezinbesteko bilakatu da Bordeleko konurbazioko mugikortasunean. 2003ko abenduan inauguratu zen, eta “erabat irauli du garraio publiko sarea, nabarmen murriztu du hiri erdian ibiltzen zen automobil kopurua, eta erdialdeko gune publikoak eta eraikinak birgaitzeko eta egokitzeko aukera eman du, bizikletaz eta oinez egiten diren joan-etorri alternatiboak bultzatzeaz gain”, Bordeleko ordezkariak esan duenez.

21 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @joanmroig
    2019.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que http…

  • @PaoloDeCicco
    2018.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que http…

  • @ffe_es
    2018.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que http…

  • @Orma2616
    2018.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 >> #Vitoria-#Gasteiz-ko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan ➡️ https://t.co/7YMM3RNOVq

  • @gorka__urtaran
    2018.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 >> #Vitoria-#Gasteiz-ko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan ➡️ https://t.co/7YMM3RNOVq

  • @BML_AMVF
    2018.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que http…

  • @BML_AMVF
    2018.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 >> #Vitoria-#Gasteiz-ko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan ➡️ https://t.co/7YMM3RNOVq

  • @imanolgoe

  • @arantxa_tapia

  • @deiEJGV

  • @TranVit_Gasteiz
    2018.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que http…

  • @euskotrenEJGV
    2018.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de #Vitoria-#Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/VDTiey4Que https://t.co/ctJQOMcN3o

  • @imanolgoe
    2018.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 Vitoria-Gasteizko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan ➡️ https://t.co/cxHtuoNJ8m https://t.c

  • @imanolgoe
    2018.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚋 #tranbiaVG10 El tranvía de Vitoria-Gasteiz vertebra la ciudad en sus 10 años de vida ➡️ https://t.co/FLhrVYtaYk https://t.c

  • @PTAlava

    🚋 #tranbiaVG10 Vitoria-Gasteizko tranbiak hiria egituratzen du, bere 10 urteko bizitzan ➡️ https://t.co/cxHtuoNJ8m https://t.co/r283ts8Hqz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentziaren zuzendari Salvador Ruedak, IKERFELeko Joseba Ezpeletak; eta Bordeaux Métropole-ko Géraldine de Matteok.