Eu

Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro onartu ditu Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan antolatutako jarduerak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Urte osoan zehar era askotako ekitaldiak antolatu dira eta urriaren hasieran kongresu bat egin zen Arantzazun

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 100.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du, bere gaurko bileran, Euskaltzaindiarentzat, erakunde honen mendeurrena dela-eta antolatu diren ekitaldiak diruz laguntzeko. Akademiak era askotako jarduerak antolatu ditu urte osoan zehar bere mendeurrena ospatzeko, eta laguntza honen bitartez Jaurlaritzak ospakizun garrantzi hau babestu nahi izan du.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik gogoratu dutenez, indarrean dagoen Jaurlaritzaren eta Euskaltzaindiaren arteko kontratu-programaren bidez, erakundearen ohiko jarduera baino ez da diruz laguntzen; bestelako ekimenak finantzatzeko, herri-erakundeek egindako aparteko ekarpenak behar izaten dira. Gauzak horrela, mendeurrenaren egitasmoa ez da ohiko jardueren barruan sartzen eta, proiektua aurrera eramateko, erakunde sinatzaileen aparteko ekarpenen bitartez finantzatu da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko diru-laguntza zuzen hau onartu du eta honi esker izan da posible, besteak beste, Arantzatzun urriaren hasieran egin zen kongresua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko