Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018-12-18

Diru-laguntza honen bidez gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak sustatuko dira

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euroko diru-laguntza bat onartu du bere gaurko Gobernu Batzordean Herri Urrats elkartearentzat, urteroko Iparraldeko ikastolen jaia eta honen inguruan antolatzen diren jarduerak finantzatzen laguntzeko. Honen bidez, gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatuko ditu proiektu honek.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bideratuko duen diru-laguntza honek iazko kopuru bera izan du aurten. Honen bitartez, Lapurdiko Senpere herrian ospatzen den Herri Urrats jaialdia bera lagunduko da, bai eta honen inguruan antolatzen diren kultura eta aisialdi jarduera guztiak ere. Izan ere, Iparraldean euskararen inguruan antolatzen den ekitaldirik nabarmenena da Herri Urrats eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen du gure hizkuntza aisialdian eta gazteen artean bultzatzeko egiten den esfortzu hori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko