Eu

Zor publikoa trukearen bidez amortizatzeko kreditua sartzea, 101.115.000 milioi euroan (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Gobernu Kontseiluak, azaroaren 13ko bileran, Euskadiko Zor Publikoko bonuak trukatzeko eragiketa baimendu zuen, aurretiko jaulkipen oso baten edo zati baten zorraren zenbateko berrien jaulkipenaren eta amortizazio aurreratuaren bidez, borondatezkoa edukitzaileentzat.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren azaroaren 14ko Aginduaren bidez (2018/11/20ko EHAA), prozedura ezarri zen eta azaroaren 27ko Aginduaren bidez (2018/12/04ko EHAA), borondatezko amortizazioaren eta trukearen emaitza argitaratu zen. Horrek 266.753.000 euroko amortizazio aurreratua ekarri zuen, 2009ko urriaren 28ko jaulkipenarenak eta 2018ko urriaren 28ko epemugakoak, bai eta aldi berean bi jaulkipen zenbateko berean zabaltzea ere.

Amortizazio aurreratuko zenbateko horrek dakar aurrekontuaren “Zor Publikoa” 90. sekzioan kredituaren beharra dagoela amortizazio-gastuen partidan, 101.115.000 milioi euroan. Aldi berean, areagotu egin da Zorraren jaulkipenengatiko sarreren partidan kontabilizatu beharreko zenbatekoa, truke bidezko aldibereko jaulkipenagatik.

Eragiketaren egiturak berak dakar Gobernuaren zorraren zenbatekoa ez areagotzea, zeina, urte-amaieran, 9.134 milioi euroan mantenduko baita. Gure zorrak oraintsu izan duen bilakaera kontuan hartuta –BPGd-aren gaineko ehunekotan neurtua–, termino horietan zorpetze baxuena duen autonomia-erkidegoa gara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko